27.000 korrikalari baino gehiago aurten, Bilbao Night Running Fest lasterketan
Inoiz baino lagun gehiagok eman dute izena aurtengo Bilbao Night Running Fest lasterketan. Urriaren 17an izango da, eta 18. edizioa da. 10 eta 21 kilometroko lasterketak daude; 10ekoan, gainera, gizon baino emakume gehiago lehiatuko dira.