Thinking Football jaialdia, azaroaren 9tik 14ra bitartean
Thinking Football jaialdiaren 14. edizioa azaroaren 9tik 14ra bitartean izango da. Guztira, bederatzi film luze eta film labur bakarra izango dira, hainbat herrialdetakoak. Lan guztiak BBK Aretoan egongo dira ikusgai, eta Asif Kapadia zuzendariaren Kenny Dalglish filmarekin abiatuko dira emanaldiak.