Simone Ragusi italiarra entrenatzaile eta hamar jokalari berri, Ampo Ordizian
Igande honetan bertan hasiko den denboraldi berrira begira aurkezpen ofiziala egin du talde gipuzkoarrak. Simone Ragusi italiarrak zuzenduko du taldea datozen bi denboraldietan. Aurreko denboraldian final-laurdenetan galdu zuten ligako playoffetan, eta aurten are zailagoa izango da, ligak hamar talde baino ez baititu izango.