Betis gehiegi Osasunarentzat (5-2)
Budimirren eta Garcia de Haroren golei esker, talde nafarrak markagailua iraultzea amestu du, baina irudipena baino ez da izan. Gorritxoek puntu bakarra lortu dute azken bost partidetan.
Budimirren eta Garcia de Haroren golei esker, talde nafarrak markagailua iraultzea amestu du, baina irudipena baino ez da izan. Gorritxoek puntu bakarra lortu dute azken bost partidetan.
Talde gipuzkoarra bigarren dago sailkapenean, eta bizkaitarra eta arabarra beheko postuetara erori dira.
Ander Muruak min hartuta dagoen Dario Gomezen lekua hartu du Lau t’erdiko Txapelketan, eta ederki baliatu du aukera. Beñat Senarri 10-22 irabazi dio Lekunberriko pilotalekuan jokatutako kanporaketan, eta, ondorioz, final-laurdenetako ligaxka lehiatzeko txartela bereganatu du.
Surne Bilbaok landutako garaipena lortu du Recoletas Salud San Pablo Burgos taldearen aurka (96-87). Partida oso orekatua izan da, eta etxekoek lan egin behar izan dute, azken laurdenean 12 puntuko desabantaila berdindu duen aurkari oldarkor baten erresistentzia gainditzeko.
Kosner Baskoniak 93-73 irabazi dio Asisa Joventuti igande honetan Buesa Arenan, eta, horrenbestez, bolada onari eutsi dio Endesa Ligan. Rodions Kurucsen eta Chris Duarteren lana erabakigarria izan da Baskoniaren garaipenean.