Arraun Lagunakek aurten irabazitako 19 banderak bedeinkatu ditu
Donostiako klubak denboraldi historikoa egin du, jokoan izandako bandera guztiak irabazi baititu. Ospakizun gisa, banderak bedeinkatu dituzte, eta, ondoren, Gipuzkoako hiriburuko kale artetik kalejiran eraman dituzte.