Anaitasunak “ilusio handiz” egingo dio aurre Alavesi Errege Kopako lehen kanporaketan
Anaitasunak, erregionaleko ohorezko mailako taldeak, Alavesekin neurtuko ditu indarrak Errege Kopako lehen kanporaketan. Ander Pastrian jokalariak eta Mikel Pastrian bigarren entrenatzaileak azaldu dute “ilusioz” egingo diotela aurre derbiari, mailari dagokionez taldeen artean “alde handia” dagoen arren.