Alex Lenek Kosner Baskoniako jokalari izateari utzi dio
Oineko arazoek eten egin dute jokalari ukrainarraren ibilbide laburra talde gasteiztarrean. Pibotak ez du debutarik egin Baskoniako elastikoarekin.
Oineko arazoek eten egin dute jokalari ukrainarraren ibilbide laburra talde gasteiztarrean. Pibotak ez du debutarik egin Baskoniako elastikoarekin.
Aiakoak irabazi ditu aurreko lau edizioak, eta faborito nagusia da. Aurrean, ordea, beste bost hautagai izango ditu: Xabat Olaizola, Jokin Urretabizkaia Basozabal, Ioritz Gisasola, Beñat Telleria eta Julen Kañamares. EITBk finala larunbatean, 22:00etatik aurrera, eskainiko du zuzenean.
Realak hutsean berdindu du Heart of Midlothianen aurka Europa Kopako bigarren sailkatze kanporaketako joaneko partidan. Gorka Alvarez entrenatzaileak argi esan du “aurpegia baino gehiago” ari direla erakusten eta “nagusi” izan direla partidan. Bai Alvarezek bai Apariciok badakite arazoa non dagoen: “Gola falta da”.
Talde txuri-urdina nagusi izan da jokoan, baina ez ditu aurkariaren ate aurrean izan dituen aukerak aprobetxatu. Nerea Eizagirrek penalti bat huts egin du azken txanpan, eta aurretik Ainoa Campok zutoinera bidali du baloia.
Estefania Etxebestek historia egin du harri-jasotzaile bezala. Izan ere, pasa den larunbatean 166’4 Kiloko harria altxatu zuen. “Kontent” dagoela adierazi du Iturengoak, baina aste honetan “oso gaizki” pasatu duela ere aitortu du, oraindik ez baitu gorputza guztiz errekuperatu.