Behobia-Donostia handia ahalik eta ondoen egiteko gomendioak
Jakin badakigu helburu guztiek bere prestaketa behar dutela, eta horretarako astebete lehenago ez daukagu denbora askorik, baina egunean bertan kontuan hartu beharreko hainbat aholku ditugu zuei eskaintzeko.
Gainera, aditu baten laguntza izan dugu ahalik eta gomendiorik onenak eduki ditzazuen eskura; Iñaki Mozo prestatzaile fisiko beasaindarrarena, hain zuzen ere.
Lehenik eta behin, probaren aurreko azken aste honi erreparatuko diogu, eta berau planifikatuko dugu:
- Dakigunez, azken astean ezin da miraririk egin errendimendua hobetzeko, eta, beraz, ez hasi erokeriarik egiten, ezta ordura arte entrenatu ez dena entrenatzen ere.
- Entrenamenduen kargak jaitsi egin behar dira azken egun hauetan. Erritmo lasaiagoan entrenatu behar da, eta distantzia laburragoak egin behar dira (erritmo eta distantziak oso subjektiboak dira mota askotako korrikalariak daudelako).
- Azken aste honetan, hiru egunetan korrika egitea komeni da. Batez ere, gorputza askatzeko eta lasterketa egunera oso gogortuta ez iristeko.
- Larunbatean luzaketak egitea ondo datorkigu, urduritasunagatik askotan giharrak uzkurtu egiten direlako.
- Garrantzi berezia eman behar diogu hurrengo honi, askotan ahaztu egiten baitzaigu: atsedenak entrenamenduak bezainbesteko garrantzia du, bereziki lasterketaren aurreko aste honetan. Beraz, atsedena ondo kudeatzea ezinbestekoa da gure organismoa indarberritu dadin entrenamendu saio batetik bestera.
- Lasterketaren aurreko afarian elikagai berririk, elikagai gordinik, pikantedun janaririk edota koipe askokorik ez hartu, eta saia zaitez azukredun postrea hartzen. Gosariari dagokionez, gomendagarriena azukreak zukuen edo edari isotonikoen bitartez hartzea da, nahiko deshidratatuta altxatuko baikara.
Garrantzitsua izaten da oinarrizko gauza hauek errepikatzea, behar besteko garrantzia emateko.
Alde batetik, hidratazio egoki bat eduki ahal izateko, egunean 12 baso ur edatea komeni da. Eta, nutrizioari dagokionez, lasterketa egunean izango dugun nutrizio estrategia aldez aurretik probatu izana oso lagungarria eta baliagarria izango da; gainera, kontuan hartu behar dugu lasterketaren eguneko estutasunak ez digula utziko nahi genukeen beste jaten.
Bestalde, gomendio orokor batzuk ere baditugu zuei eskaintzeko. Hona hemen:
- Lasterketa eguna ez da gorputzarekin eta materialarekin esperimentuak egiteko egunik egokiena. Eta beraz, ez dugu inolaz ere arroparik estreinatu behar ezta inoiz hartu ez dugun likido edota gelik hartu behar. Horretarako, entrenamenduak daude, eta horiek dira esperimentuak egiteko unerik aproposenak.
- Hidratazioa garrantzitsua da bai aurreko egunetan bai lasterketa egunean ere. Hala ere, oso garrantzitsua da neurriz hartzea, eta gehiegizko hidratazioa ekiditea, ez baita batere lagungarria.
- Lasterketan, korrika hastean, nork bere erritmoak kontrolatu, ez itsutu norbaiti jarraitu nahian, geroago harrapatzeko denbora edukiko duzu-eta. Bestela, ibilbideak zure lekuan jarriko zaitu. Beraz, soseguz hartu, zure erritmoari jarraitzea izango baita egin dezakezun apusturik onena.
Amaitzeko, gauza hauek guztiak eta norberak dituen dohain eta gabeziak kontuan izanda, ez zaitezte denborarekin itsutu, eta, gauza guztien gainetik, goza ezazue Behobia-Donostia atletismoaren festa erraldoi honetaz!
Zure interesekoa izan daiteke
Antonio Benito eta Alanis Siffert nagusitu dira Zarauzko Triatloian
Gizonezkoetan Antonio Benitok, eta emakumezkoetan, Alanis Siffertek irabazi dute Zarauzko Triatloia. Faboritoen artean zeuden biak, eta ez da sorpresarik egon, hortaz. Hirugarren garaipena du Siffertek Zarautzen; bigarrena Benitok. Gizonezkoetan, lan bikaina egin du Mikel Arrasatek eta bigarren izan da. Emakumezkoetan, Helene Alberdi izan da bigarren.
Asier Martinezek 110 metroko hesidun proba irabazi du Savonan, Italian
Kirolari nafarrak lehen postua lortu du, 13:34ko denborarekin; Lorenzo Simonelli italiarra, Europako indarreko txapelduna, hirugarrena izan da.
Allyson Felix atletismora itzuliko da, 40 urterekin, Los Angelesen 2028an lehiatzen saiatzeko
2022an erretiroa hartu zuen zen atletak 11 olinpiar domina dauzka bere palmaresean.
Martin Fiz, Sebastian Sawek marka berria ezarri ondoren: “Aro berri baten hasiera da"
"Duela 30 urte ez nuen imajinatuko, ni bizirik nagoela, inork bat bi ordu baino gutxiago beharko zuenik maratoi ofizial bat egiteko", onartu du Martin Fiz gasteiztarrak, 1995ean Goteborgen maratoiko munduko txapeldun izandakoak. Arabarrak uste du osagai guztiak batu direla: lehen mailako atletak, oinetakoen bilakaera, eta elikadura eta hidratazio pertsonalizatua.
Sabastian Sawek eta Tigst Assefak errekorrak hautsi dituzte Londresko maratoian
Sawe bi orduetatik jaitsi da, maratoi ofizial batean munduko errekorra gaindituz, eta Assefak bere marka hautsi du.
Behobia-Donostia lasterketarako dortsalen zozketa: 41.533 atleta eta 17.287 plaza
Izena emateko epea bukatuta, antolatzaileek apirilaren 29an egingo dute Behobia-Donostia lasterketan parte hartzeko dortsalen zozketa. Maratoi erdia azaroaren 8an lehiatuko da.
Behobia-Donostia lasterketak apirilaren 14an irekiko du bere 61. edizioko dortsalen zozketarako erregistroa
Inskripzio epea apirilaren 22aren arratseraino egonen da irekita
Markel Fernandez: “Domina egindako lanaren erakusgarri da”
Paula Sevilla, David Garcia Zurita eta Blanca Hervasekin batera, zilarrezko domina eskuratu berri du Markel Fernandez atleta bizkaitarrak Torunen, Polonian, Munduko Indoor Atletismo Txapelketan. Nola sentitzen den kontatu du, Euskal Herrira iritsi ostean egindako elkarrizketan.
Markel Fernandezek zilarra irabazi du 400 metroko 4 erreleboko proba mistoan
Sopelako atletak, Paula Sevilla, David Garcia eta Blanca Hervasekin batera, lasterketa bikaina egin du eta Espainiako errekorra hautsi du.
Asier Martinez, 60 metroko hesidun probaren finalerdietan
Nafarroako atleta pista estaliko atletismoko munduko txapelketako finalerdietarako sailkatu da, 7,65 segundoko markari esker, eta bere sasoi onenean jarraitzen duela erakutsi du.