Orio eta Arraun Lagunak Espainiako txapeldun, iragarpen guztiak beteta
San Nikolas ontziak bigarren luzean hautsi du estropada, eta 17. aldiz irabazi du gizonezkoen titulua, Kaiarriba Donostiarra eta Zierbenaren aurretik. Emakumezkoen modalitatean, Lugañenek Espainiako titulua irabazi du hirugarrenez, Astillero eta Perilloren aurretik.
Oriok eta Arraun Lagunakek irabazi dituzte Espainiako Txapelketak, Moañan (Galizia). San Nikolas ontziak gizonezkoen 17. titulua eskuratu du, estropada bigarren luzean hautsi eta Donostiarra eta Zierbenaren aurretik helmugaratuta. Emakumezkoetan, Lugañene hasieratik amaierara arte izan da nagusi, titulua hirugarrenez irabazteko. Astillero izan da bigarren, eta Perillo, berriz, hirugarren.
Horrela, gizonezkoen A finalak igandean Euskadiko Txapelketan Getariako uretan ikusi zenaren antz handia izan du. Donostiarrak eta Zierbenak Oriok jarritako erritmoari gertutik jarraitu diote lehen luze parekatu batean, baina bigarren luzean estropada oriotarren alde hautsi da.
Duela zazpi egun, itsasoa mugituago zegoen, eta azken metroetan emozio handiagoa izan zen olatuen eraginez. Baldintza lasaiagoak izan diren jardunaldi honetan, San Nikolas ontziak ez du inolako arazorik izan bere abantailari eutsi eta Donostiarra baino 13 segundo lehenago eta Zierbena baino 18 segundo lehenago amaitzeko. Zierbena estu eta larri ibili da azken metroetan, eta norabidea nabarmen aldatu behar izan du bere kaletik sartzeko; ozta-ozta lortu du.
B mailako finala Aresek irabazi du, Samertolameu, Chapela eta Mecosen aurretik.
Arraun Launak nagusi emakumezkoetan
Lugañene ontzia jaun eta jabe izan da lehen paladetatik emakumezkoen A finalean. Lehen luzean, Astillero, udan Euskotren Ligan lehiatuko den finaleko aurkari bakarra, gertu ibili da, baina probak aurrera egin ahala, euskaldunen eta kantabriarren arteko aldea handituz joan da, eta helmugan 9 segundokoa izan da. Perillok brontzea lortu du Tiranen aurretik sailkatu baita. Bi galiziarren arteko lehia oso estua izan da.
B finalean, Chapelak Amegrove eta Cabo gainditu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondarribiak begiz jota ditu Euskotren Ligarako kanporaketak
Hondarribiak kolpe latza eraman zuen Euskotren Ligatik ETE Ligara jaitsi zenean. Hala ere, taldeak gora egin eta lider dira orain. Osertz Alday entrenatzaileak argi dauzka aurtengo helburuak: Lehen bi postuak mantentzea eta play-offa jokatzea. Irati Camarerok azaldu du “konfiantzarekin bai, baina konfiatu gabe” ibili behar direla.
Deustu, olatu aparretan KAE 1eko lidertzarekin
KAE 1 Ligako liderra da Deustu lehen bost jardunalditan hiru bandera eskuratuta. Sailkapenean bi puntu ateratzen dizkie Zarautzi, eta lau Zumaiari. Hala ere, oraindik goiz izan arren, Eusko Label Ligara sartzeko play-offekin amesten du Tomaterak.
Deustu nagusitu da Plentzian, eta Zarautzek irabazi du Elantxobeko bandera
Destuk irabazi du Plentziako bandera, KAE1 ligan, eta Zarautz izan da azkarrena ETE ligako Elantxobeko banderan. Tomaterak, gainera, lidergoa lortu du sailkapen nagusian bigarren garaipena eskuratu ondoren.
Deustu nagusi KAE 1 Ligako bigarren jardunaldian
KAE 1 Ligako bigarren jardunaldia lehiatu da igande honetan. Zarautz eta Deusturen artean parekatua egon da lehia, baina azkenean bizkaitarrek garaipena lortu dute.
Hondarribiak irabazi du ETE ligako estropada
ETE Ligako bigarren jardunaldia jokatu dute gaur Pasai San Pedron. Balizekin arazoak izan ostean, erlojuaren kontra aritu dira, eta Hondarribia nagusitu da.
Deustu eta Hondarribia nagusitu dira Pasaian
Tomatera izan da azkarrena KAE1 Ligako Adinberri Banderan, eta Ama Guadalupekoak irabazi du ETE Ligako Hernaniko Bandera.
Larunbatean ekingo dio KAE 1 ligak denboraldi berriari, Astilleron
KAE eta ETE ligak asteburu honetan hasiko dute denboraldia. Larunbatean, Astilleron izango da estropada. Igandean, berriz, San Pedron. KAE 1 ligan, Zarautz da hautagai sendoena, Zumaia, Arkote eta Deustu atzetik dituelarik.
Euskal traineruak Espainiako Txapelketako finalean izango dira
Espainiako txapelketan parte hartzen ari diren lau euskal ontziek finalerako txartela lortu dute. Emakumezkoetan Arraun Lagunakek egin du denborarik onena, eta gizonezkoetan, Oriok. Igande goizean jokatuko dira finalak.
Asteburu honetan jokatuko da Espainiako Traineru Txapelketa, Moañan
Lau euskal traineru arituko dira: Donostia Arraun Lagunak, emakumezkoen modalitatean, eta Orio, Kaiarriba Donostiarra eta Zierbena, gizonezkoenean. Bi jardunaldi jokatuko dira. Igandekoa, zuzenean ikusi ahal izango da EITBren bitartez, beti bezala, kirolakeitb.eus atarian eta ETB1en, 12:00etan.