Deustu izan da nagusi Plentzian eta Zarautzek irabazi du Elantxobeko bandera
Destuk irabazi du Plentziako bandera KAE1 ligan eta Zarautz izan da azkarrena ETE ligako Elantxobeko banderan. Tomaterak, gainera, lidergoa lortu du klasifikazioan udako bere bigarren garaipena eskuratu ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Deustu nagusi KAE 1 Ligako bigarren jardunaldian
KAE 1 Ligako bigarren jardunaldia lehiatu da igande honetan. Zarautz eta Deusturen artean parekatua egon da lehia, baina azkenean bizkaitarrek garaipena lortu dute.
Hondarribiak irabazi du ETE ligako estropada
ETE Ligako bigarren jardunaldia jokatu dute gaur Pasai San Pedron. Balizekin arazoak izan ostean, erlojuaren kontra aritu dira, eta Hondarribia nagusitu da.
Deustu eta Hondarribia nagusitu dira Pasaian
Tomatera izan da azkarrena KAE1 Ligako Adinberri Banderan, eta Ama Guadalupekoak irabazi du ETE Ligako Hernaniko Bandera.
Larunbatean ekingo dio KAE 1 ligak denboraldi berriari, Astilleron
KAE eta ETE ligak asteburu honetan hasiko dute denboraldia. Larunbatean, Astilleron izango da estropada. Igandean, berriz, San Pedron. KAE 1 ligan, Zarautz da hautagai sendoena, Zumaia, Arkote eta Deustu atzetik dituelarik.
Orio eta Arraun Lagunak Espainiako txapeldun, iragarpen guztiak beteta
San Nikolas ontziak bigarren luzean hautsi du estropada, eta 17. aldiz irabazi du gizonezkoen titulua, Kaiarriba Donostiarra eta Zierbenaren aurretik. Emakumezkoen modalitatean, Lugañenek Espainiako titulua irabazi du hirugarrenez, Astillero eta Perilloren aurretik.
Euskal traineruak Espainiako Txapelketako finalean izango dira
Espainiako txapelketan parte hartzen ari diren lau euskal ontziek finalerako txartela lortu dute. Emakumezkoetan Arraun Lagunakek egin du denborarik onena, eta gizonezkoetan, Oriok. Igande goizean jokatuko dira finalak.
Asteburu honetan jokatuko da Espainiako Traineru Txapelketa, Moañan
Lau euskal traineru arituko dira: Donostia Arraun Lagunak, emakumezkoen modalitatean, eta Orio, Kaiarriba Donostiarra eta Zierbena, gizonezkoenean. Bi jardunaldi jokatuko dira. Igandekoa, zuzenean ikusi ahal izango da EITBren bitartez, beti bezala, kirolakeitb.eus atarian eta ETB1en, 12:00etan.
Lau euskal traineru arituko dira Espainiako Txapelketan Moañan
Donostia Arraun Lagunak emakumezkoen modalitatean arituko da, eta Orio, Kaiarriba Donostiarra eta Zierbena gizonezkoenean.
Orio eta Arraun Lagunak nagusi Getarian, Bermeo eta Kaiku Lekeition
Bizkaiko eta Gipuzkoako traineru txapelketak jokatu dira gaur. Emakumezkoetan, lehia estua izan da Kaiku, Deustu eta Ondarroaren artean, baina lehena azkarragoa izan da ziabogetan. Gipuzkoan, Arraun Lagunakek garaipen argia lortu du. Gizonezkoetan, Bermeo nagusitu da Bizkaian, Lekittarra gertu izan duen arren; Donostiarrak, aldiz, lanak eman dizkio Oriori garaipena eskuratzeko.