Astillerok eman du lehen kolpea Bermeon, eta bigarren izan da Zumaia
Euskotren Ligako play-offeko lehen jardunaldian, Bermeoko uretan jokatu den erlojupekoan, Astillerok egin du denborarik onena, eta bigarren izan da Zumaia. Gipuzkoako ontzia hasieratik joan da aurretik, baina azken luzean Kantabriakoa azkarrago joan da, eta, segundo bat baino gutxiagoko aldearekin izan bada ere, estropada irabazi du. Chapelak eta Cabo da Cruzek, berriz, denbora asko galdu dute.
Emozio handiko lehia izan dute Zumaiak eta Astillerok. Gipuzkoako ontzia berehala jarri da buruan, eta lehen ziabogan sei segundoko atzerapena izan du Kantabriakoak. Bigarren eta azken luzean, ostera, Astillerok atzetik aurrera egin du, haizea lagun zuela baliatuta, eta helmugan denborarik onena egin du: 12 minutu, 16 segundo eta 52 ehunen. Zumaiak ere estropada oso ona egin du, eta ia denbora bera egin du, 12 ehunen gehiago behar izan baititu.
Chapelak, berriz, 13 segundo gehiago behar izan ditu lana bukatzeko, eta ezustekoa Cabo da Cruzek eman du; izan ere, mailari eusteko lehiatu da, baina 24 segundoko atzerapena pilatu du, eta, ondorioz, oso litekeena da mailaz jaistea.
Gauzak horrela, Astillerok 4 puntu bereganatu ditu, Zumaiak hiru, Chapelak 2 eta Cabo da Cruzek bat.
Play-offeko jardunaldi erabakigarria igandean izango da, Portugaleten, eta gaurko emaitza kontuan hartuta, Astillero eta Zumaia izango dira faborito nagusiak datorren denboraldian Euskotren Ligan lehiatzeko jokoan dauden bi plazak eskuratzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi mila euroko isun proposamena Fabrika Banderan arraun egiteari uko egin zioten klubei
Astillerok, Arraun Lagunakek, Hibaikak, Oriok, Tolosaldeak eta Zumaiak dute zigorra jasotzeko arriskua.
2026ko Euskotren Ligako egutegia
Emakumezkoen txapelketa ekainaren 28an hasiko da ‘Canal de Isabel II’ Banderarekin, eta abuztuaren 23an amaituko da, Zarauzko XVIII. Ikurrinarekin.
Itziar Eguren: “Kirikoren marka berdintzen saiatuko gara; gera dadila beste Kontxa bat Donostian”
Arraun Lagunakek bosgarrenez irabazi du Liga, laugarrena jarraian. 15 bandera lortuta, garaitezinak dira. Itziar Eguren Arraun Lagunaken presidenteak azaldu du orain Kontxaren bila joango direla.
Donostiak Euskotren Ligako titulua ospatu du Arraun Lagunakekin
Gipuzkoako hiriburuko kluba ezin hobeto aritu da 2026ko Euskotren Ligan: jokatu diren bandera guztiak irabazi ditu, 15, eta txapelketan izandako 16 jardunaldietan gailendu da. Udalbatzak Donostiako Udal Liburutegi Nagusian egin dio harrera igande arratsaldean.
Nagore Osoro: “Etxekoek badakite benetan zenbat kostatzen den"
Nagore Osoro Arraun Lagunakeko patroiak bere inguruko jendeari eskaini dio garaipena.
Amaia Eguren: “Estropada guztiak irabaztea historikoa da”
Donostia Arraun Lagunakeko kidea oso kontentu dago lortu duten errekorrarekin.
Horrela jaso du Arraun Lagunakek Euskotren Ligako garaikurra!
Lugañene ontziko arraunlariek Euskotren Ligan jokatutako bandera eta estropada guztiak irabazi dituzte.
Arraun Lagunakek amaiera ezin hobea eman dio egindako liga bikainari, Zarauzko Ikurrina eskuratuta
Lugañene ontziak estropada eta bandera guztiak irabazita itxi du Euskotren Liga, aurrekaririk gabeko mugarri historikoa. San Juan izan da bigarren, eta Orio, hirugarren.
Zumaiak maila galdu du eta Arraun Lagunakek bere eskura du historia egitea
Donostiarrak Saregileak ontzia gainditu, eta play-offean izango dela ziurtatu du Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldian. Arraun Lagunakek, bere aldetik, bizirik mantentzen du garaipen guztiak lortzeko ametsa, udako hamabosgarrena lortu baitu.
Nagore Osoro: “Gaur behintzat emozio pixka bat egon da"
Arraun Lagunakek denborarik onena egin du Zarauzko Ikurrinako lehenengo jardunaldian, San Juanekin lehia estua izan ostean.