Arraun Lagunakek ez du hutsik egin, eta Edinor Bandera eskuratu du Zierbenan
Arraun Lagunak jaun eta jabe da Euskotren Ligan. Lau jardunaldi jokatu dira eta lau garaipen lortu ditu. Larunbatean Donostiako badian gailendu zen, eta gaur Zierbenan irabazi du, Andrea Astudillo patroiaren etxean, Edinor Banderaren IV. edizioan.
Aurkariei inolako aukerarik eman gabe, Arraun Lagunakek indartsu abiatu du lehia ohorezko txandan, eta bi traineruko errenta atera dio Donostiarrari lehen luzean. Espero bezala, "motorra" ez dute amaierara arte gelditu, eta Ligako laugarren garaipena lortu dute, erlojua 10 minutu eta 41 segundoan geldituta.
Bigarren posturako, berriz, borroka handia izan da. Donostiarra izan da lehen luzean Arraun Lagunaken atzetik, baina Oriok eta Tolosaldeak ere ziaboga ona egin dute, eta hirurak elkarren gainean izan dira. Azken luzean, baina, Tolosaldeak atzetik aurrera egin du, eta bigarren tokian amaitu du proba (+7); Orio izan da hirugarrena (+8), eta Donostiarra, berriz, laugarrena (+9).
Bestalde, lehenengo txandan, Hondarribia, Hibaika, Cabo eta Tiran aritu dira. Hondarribiak hamar segundotik gorako abantaila lortu du lehen ziabogan, eta gainerako traineruak nahiko parekatuta ibili dira. Azkenean, Ama Guadalupekoak 11 minutu eta lau segundoan amaitu du lana, Hibaika (+13), Cabo (+17) eta Tiranen (+23) aurretik.
Gauzak horrela, Arraun Lagunakek segitzen du Euskotren Ligako sailkapen nagusiaren gorenean, 32 punturekin, eta Tiran dago jaitsiera postuan, 5 punturekin.
Zure interesekoa izan daiteke
TKEko Diziplinako epaile bakarrak diziplinazko prozedura ireki die Euskotren Ligako sei klubi, Fabrika Bandera uzteagatik
Astillero, Arraun Lagunak, Hibaika, Orio, Tolosaldea eta Zumaia dira sei klub horiek. Fabrika Bandera uztailaren 25ean jokatzekoa zen, baina bertan behera utzi zuten.
2026ko Euskotren Ligako egutegia
Emakumezkoen txapelketa ekainaren 28an hasiko da ‘Canal de Isabel II’ Banderarekin, eta abuztuaren 23an amaituko da, Zarauzko XVIII. Ikurrinarekin.
Arraun Lagunaken azken metroak Lekeitioko estropadan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Arraun Lagunaken azken metroak Euskotren Ligako Lekeitioko estropadan, ontzi barruko kameratik ikusita.
Jule Arkotxa: “Bagenekien Lekeitioko estropada eremua tranposoa zela"
Jule Arkotxa Arraun Lagunakeko patroiak Lekeition irabazitako banderaz hitz egin du, Euskotren Ligako 11. jardunaldian. Bueltako luzean ez direla talde bezala "batu" adierazi du, baina egoerari aurre egiten jakin dutela.
Arraun Lagunak garaile Lekeition, marka hautsita
Ez dago Donostia Arraun Lagunak gelditzerik. Lugañene ontziak beste erakustaldi bat eman du Lekeitioko uretan, hasieratik amaierara nagusi izan eta garaipen argia eskuratuta. Donostiako ontziak Euskotren Ligako lidergoa sendotu du, eta, gainera, estropada eremuko marka hobetuta, denboraldi bikainari beste mugarri bat gehitu dio.
Arraun Lagunaken azken metroak Euskotren Banderan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Euskotren Ligako Euskotren Banderaren azken metroak. Arraun Lagunakek astindu du bandera.
Arraun Lagunakek berera jarraitzen du Santurtzin
Donostiako traineruak denboraldiko hamargarren garaipena lortu du XV. Euskotren Banderan, estropada hasieratik amaierara menderatuta. Tolosaldea izan da bigarren, 16 segundora, eta Astillero hirugarren, 22 segundora.
Nagore Osoro: “Kale txarra baino, lan asko egin beharreko kalea zen"
Nagore Osoro Arraun Lagunaken patroiak Santurtzin egin beharreko lan gogorra nabarmendu nahi izan du, kaleen egoerak baldintzatu duen estropadan.
Zumaiak mailari eustea du lehentasuna
Denboraldi erdia igarota, Zumaia azken-aurreko postuan da sailkapenean, mailari eusteko playoffak jokatzeko postuan, alegia. Beste urte batez onenekin egon nahi dute, baina kontuz ibili beharrean dira, zuzeneko jaitsieran dagoen Donostiarra puntu bakar batera dutelako.
Etxabe, larunbatean gertatutakoari buruz: “Erabakirik zuzenena hartu zen, han ez zegoen girorik arraunean egiteko"
"Pertsonalki, oso harro nago hartutako erabakiarekin", adierazi du Arraun Lagunaken entrenatzaileak, iragan larunbatean, Donostian, bertan behera utzitako estropadari buruz. "Zigorra etortzen bada ere, harro hartuko dut, oso lasai egin dut lo". San Juanen jarrerari buruz: "Beti dago... Ez dut esango ardi beltz bat... Baina azalpenak eman beharko dituzte".