Oriok Zarauzko Ikurrina irabazita itxi du Euskotren Liga
Oriok bereganatu du Zarauzko Ikurrina igande honetako (abuztuak 21) bigarren jardunaldian nagusituta. Ondorioz, Euskotren Ligako txapeldunak diren oriotarrek amaiera ezin hobea eman diote ligari. Donostiarra bigarren izan da eta mailari eutsi dio; laugarren izan den Tolosaldeak jaitsiera ekiditeko playoffa jokatuko du.
Lehen jardunaldian ia 11 segundoko errenta lortu zuen Oriok Arraun Lagunakekiko, baina ligako txapeldunek ez dira horri begira egon, eta bigarren jardunaldia ere irabazi dute. Jaun eta jabe izan dira hasieratik amaieraraino. Lehen luzean 6 segundo atera dizkio Arraun Lagunaki, 8 Donostiarrari eta 11 Tolosaldeari. Azken luzean estropadaren buruari eutsi dio Oriok eta garaipena lortuta Zarauzko Ikurrina bereganatu du.
Jaitsiera playoffa saihestea helburu zuen Donostiarrak estropada bikaina egin du, bigarren amaituta Oriorekiko 8 segundora. Lehen jardunaldian bigarren izan zen Arraun Lagunak hirugarren izan da 13 segundora bigarren jardunaldian, eta laugarren amaitu duen Tolosaldeak jaitsiera saihesteko playoffa jokatuko du, irabazlearekiko 14 segundora amaitu ondoren.
Zarauzko Ikurrinako bi jardunaldiak kontutan hartuta, Orio izan da nagusi, Arraun Lagunak bigarren, Donostiarra hirugarren eta Tolosaldea laugarren.
Euskotren Liga sailkapen nagusiko lehen postuan amaitu du Oriok (54 puntu), Arraun Lagunak (43 puntu) izan da bigarren, Donostiarra (23 puntu) hirugarren eta Tolosaldea (20 puntu) laugarren.
Zure interesekoa izan daiteke
Arraun Lagunaken azken metroak Petronor Banderan, ontzi barrutik ikusita
Arraun Lagunak taldeak hirugarren garaipena lortu du jarraian Euskotren Ligako lehenengo jardunaldietan. Hauek dira Petronor Banderaren azken metroak, Donostiako ontzi barruko minikameratik ikusita.
2026ko Euskotren Ligako egutegia
Emakumezkoen txapelketa ekainaren 28an hasiko da ‘Canal de Isabel II’ Banderarekin, eta abuztuaren 23an amaituko da, Zarauzko XVIII. Ikurrinarekin.
Amaia Eguren: “Nire estrenoa izan da Euskotren Ligan eta kriston 'subidoiakin' nago"
Arraun Lagunakek sendo jarraitzen du Euskotren Ligako lidergoan denboraldiko aurreneko hiru estropadak irabazita.
Hirutik hiru Arraun Lagunakentzat, Zierbenan ere nagusituz
Orain arte Euskotren Ligan lehiatu diren hiru banderak 'Lugañene'rentzat izan dira, denboraldi hasiera ezin hobea osatuz.
Arraun Lagunaken azken metroak Bilboko Banderan
Arraun Lagunak nagusi izan da Bilboko Banderan ere, 2026ko Euskotren Ligako bigarren bandera bereganatuz. 6 segundoko aldea atera dio helmugan Tolosaldeari, eta 10 segundokoa Hibaikari. Ikusi hemen nolakoak izan diren Lugañenekoen azken metroak.
Garazi Ormazabali eta Malen Eskitxabeli zapore gazi-gozoa utzi die lehen estropadak, Tolosaldea balizan trabatuta geratu ondoren
Garazi Ormazabalen hitzetan, "pena da liga horrela hastea, baina lehen estropada baino ez da". "Alde onarekin geratzen gara, hiru luzetan gainerakoen parean izan ginelako", erantsi du. Malen Eskitxabelen ahotan, "gazi-gozoa izan zen asteburua; ziabogara arte dena oso ondo zihoan".
Ontzia kateatu zaio Tolosaldeari azken ziabogan
Euskotren Ligako lehenengo jardunaldian, Tolosaldeari ontzia kateatu zaio azken ziabogan, eta, hori dela eta, denbora asko galdu du 4. luzean. Ontzia askatu arren, 5. postuan amaitu du azkenean estropada.
Jule Arkotxa: “Konfiantzarekin atera gara, eta helburua bete dugu"
Arraun Lagunakek ezin hobeto ekin dio Euskotren 2026 Ligari, Buitrago del Lozoyako Riosequillo urtegiko uretan nagusitu ondoren. Donostiako tripulazioak Canal de Isabel II Bandera irabazi du, eta lehen paladatik berretsi du uda honetan gainditu beharreko aurkari izaera.
Nagore Osoro: “Tolosaldea izango da gure aurkaririk zuzenena, baina San Juanek ere ezustekoren bat eman dezake"
Nagore Osorok Zumaiarekin Kontxa eta bi liga irabazi zituen. Osorok azpimarratu duenez, garaipen gosez jarraitzen duen taldea aurkitu du Arraun Lagunaken. "Inor ez da aspertzen irabaztearekin", esan du. "Oso talde lehiakorra da", erantsi du.
Arraun Lagunak eta Tolosaldea, Euskotren Ligako faborito
Ekainaren 28an ekingo dio Euskotren Ligak denboraldi berriari Buitrago del Lozoyan, Madrilen. Arraun Lagunak eta Tolosaldea dira lehen postuetan ibiltzeko hautagai nagusiak. Gainontzekoek, ohorezko txanda dute begiz jota.