Orio eta Arraun Lagunak nabarmen gailendu dira Hondarribiko uretan
Orio eta Arraun Lagunak nagusitasun handiz gailendu dira larunbat honetan Hondarribiko uretan jokatu den Eusko Label eta Euskotren ligetako 9. jardunaldian.
Gizonezkoetan, Gorka Aranberrik zuzendutako kuadrillak aurkari guztiak birrindu ditu, Hondarribiko XXXVIII. Bandera eskuratzeko, eta emakumezkoetan, Arraun Lagunakek gauza bera egin du Txingudiko XVII. Bandera bereganatzeko. Horrela, biek ala biek erakutsi dute lider sendoak direla.
Gizonezkoen mailan, Oriok irteera ona egin du. Hasieratik eman du egurra, eta lehendabiziko luzea bukatu orduko, zazpi segundoko abantaila zuen Zierbenarekiko.
Hurrengo luzeetan, oriotarrak erritmo biziarekin segitu dute eta, ondorioz, zuloa areagotuz joan da. Garaipena poltsikoan zuten. Zierbenak, bitartean, bigarren tokia galdu, Donostiarraren mesedetan. Hondarribia, berriz, oso atzeran geratu da, lehiatik kanpo.
Orio hasieratik bukaeraraino izan da jaun eta jabe. 20 minutu eta 19 segundo behar izan ditu lanak amaitzeko, eta minutu erditik gorako tartea atera die Donostiarrari (+28), Zierbenari (+31) eta Hondarribiari (+36).
Bigarren txandan, Urdaibaik oso lan ona egin du, eta nagusitasunez gailendu da. Bou Bizkaia-k 20 minutu eta 34 segundo behar izan ditu estropada gauzatzeko. San Juani 16 segundo atera dizkio, eta askoz atzerago sartu dira Getaria (+28) eta Ares (+52).
Lehendabiziko txandan, berriz, Lekittarra izan da azkarrena, Kaiku, Ondarroa eta Caboren aurretik, hurrenez hurrren.
Denbora horiek guztiak kontuan hartuta, Oriok bereganatu du Hondarribiko Bandera, Urdaibai izan da bigarrena eta Donostiarra hirugarrena. San Juanek, berriz, eskuratu du laugarren tokia, eta, ondorioz, Zierbena bigarren txandan lehiatuko da igandean, Lekeitioko uretan.
Horrez gain, azpimarratzekoa da Oriok jada 20 puntu ateratzen dizkiola Zierbenari Eusko Label Ligako sailkapen nagusian.
Arraun Lagunakek erakustaldia eman du, eta Orio hondoratu egin da
Emakumeen probari dagokionez, Arraun Lagunakek erakustaldia emanda bereganatu du Txingudiko Bandera, eta lidertza sendotu du Euskotren Ligan. Tolosaldea eta Astillero izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren; eta Oriok, berriz, bosgarren tokian bukatu du estropada, Zumaiaren atzetik.
Juan Mari Etxaberen neskak hasieratik indarrean atera dira, eta ez diote inolako aukerarik eman gainerako traineruei. Orio bigarren joan da, Tolosaldearekin batera, baina kanpoaldean asko sufritu du Maider Etxanizek zuzendutako ontziak, eta pixkanaka-pixkanaka, atzean geratu da.
Arraun Lagunakek garaipena ziurtatuta izan du ordurako, baina ez du erritmoa moteldu. Alderantziz, azken luzean airean joan da, Orio hondoratzen ari zela jakinda, eta, azkenean, 11 minutu eta 3 segundoko markarekin bereganatu du Txingudiko Bandera.
Ohorezko txandan, Tolosaldea izan da bigarrena (+16), eta Orio, berriz, 31 segundoko atzerapenarekin sartu da. Hibaika izan da azkena, 37 segundora.
Lehendabiziko txanda, bestalde, ikusgarria izan da. Lehen luzean, Zumaia joan da buruan, eta ziabogan, sei segundoko aldea izan du Astillerorekiko, zortzi segundokoa Hondarribiarekiko eta 14 segundokoa Donostiarrarekiko.
Alabaina, bueltako luzean erabateko aldaketa izan da. Astillerok atzetik aurrerakoa egin du, eta helmugan Zumaiari gailendu zaio, segundo bakarreko tartearekin izan bada ere. Donostiarrak ere beste horrenbeste egin du, eta Hondarribiaren aurretik sailkatu da.
Bederatzigarren jardunaldia amaituta, Arraun Lagunakek lidertzan indartsu jarraitzen du. Oriok, aldiz, kolpe handia hartu du gaurkoan, eta bosgarren tokian bukatu duenez, igandeko estropadan, Lekeition, ohorezko txandatik kanpo lehiatu beharko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Harrotasunez betetako harrera egin diete arraunlariei Orion
Bi estropadaren faltan, Oriok Eusko Label Liga bermatu zuen atzo Galizian. Herriak harro jaso zituen arraunlariak eta ospakizunean murgildu ziren denak.
Oriotarrek harrera beroa egin diete arraunlariei
Oriok Eusko Label Liga irabazi du asteburu honetan, bigarren aldiz jarraian, Aresko estropadan nagusituta. Hori dela eta, harrera beroa egin diete arraunlariei herrian.
Gorka Aranberri: “Garaipenaren trenean sartuta gaude, eta ez dugu utzi nahi"
Oriok matematikoki irabazi du Eusko Label Liga, bigarrenez jarraian, bere palmareseko hirugarrena, Aresen udako hamaseigarren bandera irabazita.
Oihan Manterola, Orioko patroia: “Estropada biribila atera zaigu"
Orio nagusi izan da Boiroko uretan eta esku-eskura du Eusko Label Liga matematikoki irabaztea. Oihan Manterola gazteak debuta egin du Oriokoen patroitzan, Gorka Aranberriren lekua hartuta.
Gorka Aranberri, maila gorenean 100 bandera astindu dituen patroia
Gorka Aranberri zarauztarrak 16 urterekin egin zuen debuta, etxean eta etxeko taldearekin. 23 urteren buruan, eta ibilbide oparo baten ondoren, Eusko Label Ligako 100. bandera astindu du etxean.
Gorka Aranberri: “Garaipen hau zirkulua ixteko oso polita da”
Gorka Aranberri Orioko patroiak 100. bandera irabazi ditu Eusko Label Ligan gaur Zarauzko Ikurrina irabazita, bere herrian. Orio oso sasoi onean dagoela esan du, eta bera ere sasoiko omen dago.
Gorka Aranberri: “Hau ez dago erabakita"
Oriok denborarik onena egin du Zarauzko Ikurrinaren lehenengo jardunaldian, eta 10 segundoko aldea atera dio bigarren sailkatuari, Zierbenari; Bermeo, berriz, hirugarren sailkatu da, 15 segundora. Aranberriren ontziak alde polita lortu du igandeko bigarren jardunaldiari begira.
Orioren azken metroak Getariako Ikurrinan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Orioren azken metroak Eusko Label Ligako Getariako Ikurrinan, ontzi barrutik ikusita.
Jon Urresti: “Iazko arantza kendu dugu Pasaiako eta Getariako ikurrinak lortuta”
Oriok bere hamabigarrren garaipena lortu du Getarian. Jon Urresti arraunlariaren hitzetan, “lau luze oso onak” egin dituzte eta horrek “lehengo urteko arantza kentzeko” eta asteburua biribiltzeko balio izan die.
Orioren azken metroak Pasaiako Ikurriñan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Orioren azken metroak Eusko Label Ligako Pasaiako Ikurriñan, ontzi barrutik ikusita.