Donostiarrak baliza aurretik eraman du bigarren ziabogan!
Donostiarrak arazoak izan ditu bigarren luzeko ziabogan. Arkaitz Diaz patroiak olatu baten gaineak jarri du bere trainerua eta ondoren ezin izan dute ziaboga ondo eman.
Zure interesekoa izan daiteke
Joseba Fernandez: “Gure lanari eusten badiogu merezi dugun tokian jarriko gara sailkapenean”
Eusko Label Ligako hamargarren postuan dago San Juan une honetan. Joseba Fernandez entrenatzaileak azaldu du emaitza hori ez datorrela bat taldearen errendimenduarekin. Egoera dena dela ere, etorkizunarekin baikor agertu da eta larunbateko estropadan "herria arrosez janzteko" deialdia ere egin du.
Etxabetarrak, Getariako Arraun Elkartearen alde lanean
Urrezko ezteiak betetzen ari da Getariako Arraun Elkartea. Joxe Manuel eta Jabier Etxabe, anaiak, sortzaileetako bi dira eta urteak joan, urteak etorri, lanean jarraitzen dute klubean. Iker, euren seme eta iloba, traineruko aurrekalaria da.
Galipoak, gustura denboraldiarekin, bandera falta bazaie ere
Zierbena Eusko Label Ligako bigarren sailkatua da, maila bat gehiago erakusten ari den Orioren atzetik. Galipoak denboraldi bukaina egiten ari dira bere erregulartasuna aprobetxatuta, baina bandera bat irabaztea falta zaie uda biribil bat osatzeko.
Gorka Aranberri: “Taldeak beste aurrerapauso bat eman du asteburuan"
Oriok ez du erritmoa jaisten Eusko Label Ligan, eta igande honetan ere bere nagusitasuna erakutsi du Hondarribiko XXXIX. Bandera ere irabazita. Bestalde, Hondarribiak estropada bikaina osatu du etxeko uretan, sailkapeneko bigarren postuan geratuz.
Orioren azken metroak Hondarribiko Banderan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Orioren azken metroak Eusko Label Ligako Hondarribiko Banderan, ontzi barrutik ikusita.
Oriok Hondarribia gainditu du hamargarren bandera eskuratzeko
Bestalde, Hondarribiak estropada bikaina osatu du etxeko uretan, eta bigarren sailkatu da.
Orioren azken metroak Ondarroako Banderan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Orioren azken metroak Eusko Label Ligako Ondarroako Banderan, ontzi barrutik ikusita.
Aitzol Elu: “Elkarren artean estutu eta aurrera egin dugu"
Aitzol Elu Orioko arraunlariak Ondarroan lortutako bederatzigarren banderaz hitz egin du, Eusko Label Ligako 12. jardunaldian. Eguraldiak ez diela lagundu adierazi du, baina indarrez eta, "gezurtxo pare batekin", garaipena lortu ahal izan dutela.
26 urteko elkarlana du oinarri Hondarribiak
Euskotren eta Eusko Label ligak Hondarribian jokatuko dira igandean. Ama Guadalupekoa ontzia maila nagusian izan da beti txapelketa horretan, sortu zutenetik. Hiru zutabe nagusi daude lorpen horren atzean: Joxemi Elduaien presidentea, Mikel Orbañanos entrenatzailea eta Joseba Amunarriz patroia. 26 urte daramatzate klubean.
Iosu Zenarrutzabeitia eta Xanet Gimeno, bi belaunaldi Ondarroako traineruaren popan
Gimenok 19 urte ditu eta lau daramatza Antiguako Amaren popan. Zenarrutzabeitiak, aldiz, 44 urte ditu, eta duela 20 urte baino gehiago utzi zuen arrauna, baina iaz herriko trainerura batu zen berriz ere. Ondarroa une gozoan dago, eta larunbatean etxean egingo du arraun.