Urko Izetak Athletic utzi eta Cadizen jokatuko du
27 urteko jokalariak 16 partida ofizial jokatu zituen aurreko denboraldian Ernesto Valverderen aginduetara, horietatik hiru bakarrik titular gisa, eta gol bat sartu zuen.
Athleticek baieztatu du akordio batera iritsi dela Cadizekin Urko Iruretagoiena 'Izeta' eskualdatzeko. Salmentagatik "kopuru finko bat" jasoko du eta, gainera, "aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera".
27 urteko jokalariak 16 partida ofizial jokatu zituen aurreko denboraldian Ernesto Valverderen aginduetara, horietatik hiru bakarrik titular gisa, eta gol bat sartu zuen.
Duela urtebete aurrelari gipuzkoarrak 2027ra arteko kontratua sinatu zuen Athleticekin, Mirandesekin Bigarren Mailan denboraldi ona egin ondoren. Bertan utzita jokatu zuen, eta 45 partidatan 15 gol sartu zituen.