Bermeok agindu du Castroko estropada eroan
Bermeo nagusitu da larunbat honetan Castroko ur zakarretan jokatu den Eusko Label Ligako 14. CaixaBank Banderan. Olatuek eta haizeak baldintzatu dute estropada eta arazoak eman dizkiete traineru guztiei, behin behineko sailkapena hankaz gora jarriz hainbat aldiz. Bermeotarrek erabakigarriak izan diren bi olatu hartu dituzte gero garaipena eman dien abantaila lortzeko.
Ohorezko txandan, Bermeo, Getaria, Orio eta Zierbena nor baino nor gehiago aritu dira, eta hori Bou Bizkaiari tosta bat apurtu zaiola, denbora luzez arraunlari bat gutxiagorekin ibiliz. Orio hasi da agintean, baina Bermeok olatu bikaina hartu du txandaren buruan kokatzeko.
Lanak izan dituzte guztiek traineruak kontrolpean izateko, eta erdiko kaleen bila aritu dira. Azken luzean Bermeo eta Getaria ibili dira elkarri mokoka, Orio eta Zierbena 20 segundo baino gehiagora geratu diren bitartean.
Azkenean, Bermeok irabazi du estropada 21:20 minutuko denborarekin. Getaria bigarren izan da 12 segundora, eta hirugarren bigarren txanda irabazi duen Hondarribia Getariak baino 12 ehunen gehiagorekin soilik.
Bigarren txandan, Donostiarrak dena kontrolpean zuela zirudien, baina gaizki hartu du bigarren ziaboga eta trabatu egin dira balizarekin. Atzera egin eta denbora mordoa galdu behar izan dute akatsa zuzentzeko, aukera guztiak galduz. Hondarribia baliatu da akats horretaz, San Juan eta Ondarroarekiko abantaila handia zuena gainera. Aise bereganatu du txanda, 21:32 minuturekin.
Lehen txandako lehia Lekeitioren eta Santurtziren artean oinarritu da, Chapela eta Ares beti atzetik ibili direlarik. Olatuek lanak zaildu dizkie traineruei, bereziki Soterari. Irudi ikusgarriak utzi dituzte eta ura ere sartu zaie traineruen, baina gogor eutsi diote txanda borrokatzeko saiakerari. Hala ere, Lekittarra izan da lehena 21:55 minuturekin. Santurtzi sei segundora heldu da, eta Ares eta Chapela oso atzetik.
Zure interesekoa izan daiteke
Gorka Aranberri, maila gorenean 100 bandera astindu dituen patroia
Gorka Aranberri zarauztarrak 16 urterekin egin zuen debuta, etxean eta etxeko taldearekin. 23 urte beranduago, eta ibilbide oparo baten ondoren, Eusko Label Ligako 100. Bandera astindu du etxean.
Gorka Aranberri: “Garaipen hau zirkulua ixteko oso polita da”
Gorka Aranberri Orioko patroiak 100. bandera irabazi ditu Eusko Label Ligan gaur Zarauzko Ikurrina irabazita, bere herrian. Orio oso sasoi onean dagoela esan du, eta bera ere sasoiko omen dago.
Oriok irabazi du Zarauzko Ikurrina, bigarren jardunaldian ere gailenduta
Mirotzek nagusitasun handiz eskuratu dute igandean garaipena, Zarauzko Ikurrinako bigarren jardunaldian, eta larunbatean lortutako lehen postua berretsi dute. Gorka Aranberrik 100. bandera erdietsi du Ligan, eta Getaria, Lekittarra eta Hondarribia sailkatu dira bigarren jaurdunaldian Orioren atzetik, bigarren txandan aritu diren hiru talde.
Gorka Aranberri: “Hau ez dago erabakita"
Oriok denborarik onena egin du Zarauzko Ikurrinaren lehenengo jardunaldian, eta 10 segundoko aldea atera dio bigarren sailkatuari, Zierbenari; Bermeo, berriz, hirugarren sailkatu da, 15 segundora. Aranberriren ontziak alde polita lortu du igandeko bigarren jardunaldiari begira.
Oriok lehen pausoa eman du Zarauzko Ikurrina eskuratzeko
San Nikolas ontziak 10 segundoko errenta garrantzitsua lortu du Zierbenaren eta Bermeoren aurretik bukatu ondoren, biharko bigarren jardunaldian udako hamahirugarren bandera eskuratzeko.
Ibai Camarero, Hondarribiko arraunlaria: “% 100a ematen dugu estropadetan eta emaitzak lortu ditugu”
Hondarribia bosgarren doa Eusko Label Ligako sailkapen nagusian. Ibai Camarero arraunlaria elkarrizketatu dugu eta egindako lanaren ondorio dela azaldu digu. Taldearen gaztetasunaren harira, “traineruan harrobiko hamaika arraunlarirekin” aritzea lortu dutela azpimarratu du, baita pozik dabiltzala ere.
Orioren azken metroak Getariako Ikurrinan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Orioren azken metroak Eusko Label Ligako Getariako Ikurrinan, ontzi barrutik ikusita.
Oriok hegan egin du Getariako uretan
'San Nikolas' ontziak 16 segundoko aldea atera dio bere txandako bigarrenari, Zierbenari, eta Hondarribiak sailkapeneko bigarren postua lortu du, 8 segundora.
Orioren azken metroak Pasaiako Ikurriñan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Orioren azken metroak Eusko Label Ligako Pasaiako Ikurriñan, ontzi barrutik ikusita.
Ugaitz Astigarraga: “Barrura sartzen ari ginela inertzia oso ona eman diogu olatu pare batekin eta bukaera ona egin dugu”
Eusko Label Ligako hamaikagarren bandera irabazi du Oriok Pasai Donibanen. Ugaitz Astigarragak lehena irabazi du taldearekin, adierazi duenez, “olatu pare batek emandako inertziaren” ondorio.