4. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Brennanek ez du hutsik egin esprintean, Briviescan, eta bigarrenez nagusitu da Burgosko Itzulian

Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari gazteak bere ahalmen izugarria erakutsi du berriro ere, Briviescako helmugan esprint estu batean garaipena eskuratzeko, aurtengo Burgosko Itzulian lortu duen bigarrena. Felix Gallek, berriz, liderraren maillot moreari eutsi dio, Neilako aintziretako azken jardunaldi erabakigarriaren atarian.

Brennan esprinta

Matthew Brennan. Argazkia: EITBren Artxiboa

Matthew Brennan (Visma-Lease a bike) britainiarrak esprintean irabazi du Burgosko Itzuliko 4. etapa, Palazuelos de Muño eta Briviesca artean jokatu dena. Horrela, Felix Gall (Decathlon-CMA CGM) austriarrak liderraren elastiko moreari eutsi dio Neilako aintziretako etapa erabakigarriaren aurretik.

Iragarkia
Esprint final de la 4ª etapa de la Vuelta a Burgos
18:00 - 20:00

Josh Burnett, Javier Ibañez eta Nil Aguilera aurreratu dira lehen kilometroetan, eguneko lehen ihesaldia osatzeko. Iheslariek 5 minututik gorako aldea lortu dute, eta Ibañezek lehen postuan igaro ditu Coculina eta La Varga mendateak.

Burnett helmugatik 26 kilometrora neutralizatu dute, eta helmugarako 17 kilometro falta zirenean harrapatu dute Ibañez. Tropela bilduta zegoela, esprinterren taldeek Briviescako helmugaraino aritu dira lanean, inork ihes egin ez zezan.

Azken metroetan, Brennan ezkerretik abiatu da, oso indartsu, eta aurkari guztiak gainditu ditu. Laurence Pithie izan da helmugan bigarren, eta David Gonzalez, berriz, hirugarren.

Burgosko Itzulia larunbat honetan amaituko da, Caleruega eta Neilako aintziren artean 137 kilometroko etapa jokatuta.

Publizitatea
X
Publizitatea
X