Hauek dira 2026ko Donostiako Klasikoan ariko diren taldeak
Donostiako Klasikoko 45. edizioa abuztuaren 1ean lehiatuko da. Bertan, 25 taldetako 175 txirrindularik parte hartuko dute garaipenaren bila.
Ezagutzera eman da 2026ko Donostiako Klasikoan ariko diren taldeen zerrenda. Lasterketaren 45. edizioa abuztuaren 1ean lehiatuko da, eta bertan, 25 taldetako 175 txirrindularik parte hartuko dute garaipenaren bila.
25 talde horien artean, UCI World Tourreko 18 taldeak daude:
Alpecin–Premier Tech
Decathlon CMA CGM
EF Education–EasyPost
Groupama–FDJ United
Lidl–Trek
Lotto Intermarché
Movistar Team
Netcompany Ineos Cycling Team
NSN Cycling Team
Red Bull–Bora–hansgrohe
Soudal Quick-Step
Team Bahrain Victorious
Team Jayco AlUla
Team Picnic-PostNL
Team Visma-Lease a Bike
UAE Team Emirates XRG
Uno-X Mobility
XDS Astana Team
UCI sailkapena dela eta, UCI Pro Teameko hiru taldek izango dute Klasikoan parte hartzeko aukera:
Pinarello-Q36,5 Pro Cycling Team
Team Cofidis
Tudor Pro Cycling Team
Horrez gain, antolatzaileek lau talde gonbidatu dituzte:
Burgos BH Burpellet
Caja Rural-Seguros RGA (Nafarroa)
Equipo Kern Pharma (Nafarroa)
Euskaltel-Euskadi