ESPAINIAKO TXIRRINDULARITZA TXAPELKETAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Xabier Mikel Azparrenek zilarra irabazi du Espainiako Erlojupeko Txapelketan

Donostiarra bigarren geratu da, Pablo Castrillo irabazlearen lau segundora, kategoria gorenean. Bestalde, elite mailan, Aitor Agirre zumaiarrak irabazi du urrea.

Xabier Mikel Azparren, plata en los Campeonatos de España de contrarreloj
Xabier Mikel Azparren erlojupeko proban. Argazkia: RFEC.

Xabier Mikel Azparrenek (Pinarello Q36.5 Pro Cycling Team) zilarrezko domina lortu du erlojupeko absolutuan, Sabiñanigon (Huesca) jokatu diren Espainiako Txirrindularitza Txapelketetan. Txirrindulari donostiarra lau segundo eskasera geratu da probako irabazlearengandik, bere publikoaren aurrean irabazi duen Pablo Castrillorengandik (Movistar, 37:40). Pablo Torres (UAE, 37:47) izan da hirugarren. 

Bestalde, elite mailan, Aitor Agirre zumaiarrak (Smartlog Nest) irabazi du urrea Eloy Teruelen (Hig Level - Gsport) aurretik geratu ondoren.

Emakumezkoetan, Mireia Benitok amaitu du denbora onenarekin (25:59) txapelketa laugarrenez segidan irabazteko. Bigarren postua Sara Martinentzat izan da (26:20) eta, hirugarrena, Sandra Alonsorentzat (Eneitcat-Becall, 26:26). Paula Blasi katalanak (26:39) eta Paula Ostiz nafarrak (27:14) laugarren eta bosgarren postua lortu dute, hurrenez hurren.

Gainerakoan, Nahia Imaz eta Goretti Sesma nafarrek zilarra eta brontzea irabazi dituzte, hurrenez hurren, emakumezkoen 23 urtez azpikoen kategorian, eta Aimar Alarcia donostiarrak brontzezko domina irabazi du gizonezkoen 23 urtez azpikoen mailan, probaren bigarren zatian gora egin ostean. Azkenik, Ane Zubeldia usurbildarrak bigarren bukatu du emakumezkoen junior mailan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X