Ayala Serrano, 23 urtez azpiko Espainiako txapelduna
Paula Ostiz nafarrak (Movistar) brontzezko domina lortu du UCI elite mailan, eta Maite Urteaga zumaiarrak (Eulen-Amenabar) bigarren bukatu du elite mailan, eguneko protagonistetako bat izan ondoren.
Ayala Serrano txirrindulari gipuzkoarrak (Cantabria Deporte - Rio Miera) Espainiako Txapelketa irabazi du emakumezkoen 23 urtez azpikoen kategorian, Sabiñanigon (Huesca).
UCI elite mailako eta elite mailako 23 urtez azpiko emakumeak proba berean lehiatu dira. Proba absolutuan, Paula Ostiz (Movistar) txirrindulari nafarrak brontzezko domina lortu du, eta gipuzkoarra bederatzigarren postuan sailkatu da, Mireia Benitorengandik 1 minutu eta 25 segundora, baina bere adin mailako azkarrena izan da. Alba Codonyk (Massi-Baix Ter) eta Leyre Almenak (Rio Miera) osatu dute podiuma.
Bestalde, Maite Urteagak (Eulen-Amenabar) bigarren bukatu du elite mailan, eguneko protagonista nagusietako bat izan ostean. Zumaiarrak ihes egin du, eta 3 minutuko aldea lortu du, baina azken zatian harrapatu egin dute, eta azken aldapan, leher eginda, ezin izan dio eutsi faboritoen azken erasoari. Azkenean, esan bezala, bigarren amaitu du elite mailan, Sandra Alonsoren atzetik (Eneicat-Be Call).
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Norvegiako Arctic Race lasterketako etapa guztien profilak eta ibilbideak
Norvegiako Arctic Race abuztuaren 13tik 16ra bitartean jokatuko da, eta Evenesen hasi eta Narviken amaituko da. Lau etapak zuzenean eskainiko ditu EITBk.
Maite Urteagak irabazi du Gaztela-Mantxako Itzulia
Natalia Vasquezek irabazi du azken etapa, gipuzkoarra izan da bigarren, eta Lur Zufiria, berriz, hirugarren.
Burgosko Itzuliko bosgarren etapako azken kilometroa
Burgosko Itzuliko azken etapa, Caleruegas eta Lagunas de Neila artean (137 km) burutu da. Giulio Pellizzari nagusitu da sei txirrindularik osatutako ihesaldi batean. Bere aldetik, Felix Gallek sailkapen nagusiko lidergoari eutsi dio eta 2026ko Burgosko Itzuliko txapeldun bilakatu da.
Felix Gallek irabazi du Burgosko Itzulia, etapa nagusian Pellizzarik erakustaldia eman ostean
Decathlon taldeko txirrindulari austriarrak Burgosko Itzuliko garaipena ziurtatu du Neilako aintziretako igoeran hirugarren postuari eutsita. Giulio Pellizzari eskalatzaile italiarrak, berriz, azken etapa irabazi du erakustaldia emanda.
Brennanek ez du hutsik egin esprintean, Briviescan, eta bigarrenez nagusitu da Burgosko Itzulian
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari gazteak bere ahalmen izugarria erakutsi du berriro ere, Briviescako helmugan esprint estu batean garaipena eskuratzeko, aurtengo Burgosko Itzulian lortu duen bigarrena. Felix Gallek, berriz, liderraren maillot moreari eutsi dio, Neilako aintziretako azken jardunaldi erabakigarriaren atarian.
Burgosko Itzuliko laugarren etapako azken kilometroa
Burgosko Itzuliko laugarren etapa, Palazuelos de Muño eta Briviesca artekoa (178 km), Matthew Brennan (Visma) britainiarrak irabazi duen esprint estu batean erabaki da. Ikusi hemen nolakoa izan den etapako azken kilometroa.
Hiru etapa Burgosko Itzulian, eta hiru lider: honela lortu du Felix Gallek
Decathloneko txirrindulari austriarra Escudo mendateko etapan gailendu da; igoera horretan erakutsi du indartsu dabilela, eta sasoi puntu ona duela.
Felix Gall izan da indartsuena Escudo mendatean, eta Burgosko Itzuliko lider jarri da
Decathlon taldeko txirrindulari austriarrak, lasterketako hirugarren eguneko azken kilometroak markatu dituen mendate gogorrean, atzean utzi ditu Oscar Onley, alegia, orain arte sailkapen nagusiko lehen postuan zegoen ziklista, Ciccone eta Pellizzari, eta etapa irabazi du eta liderraren maillota jantzi.
Onley eta Ciccone, nor baino nor gehiago Burgosko Itzuliko bigarren etapako esprintean
Oscar Onleyk bereganatu du garaipena Valle del Solerako igoeran, eta, hori gutxi balitz bezala, lasterketako liderraren maillota janztea lortu du.
Onley Ciccone baino gehiago izan da Valle del Solen, eta Burgosko Itzuliko liderra da
Netcompany INEOS taldeko txirrindulari eskoziarra Lidl-Trekeko ziklista italiarra baino azkarrago ibili da, azken metroetan, eta, hala, lasterketako bigarren etapan gailendu da, eta sailkapen nagusiko lehen postuan jarri. Markel Beloki zazpigarren tokian helmugaratu da.