2026ko Burgosko Itzuliko etapa guztien profilak eta ibilbideak
2026ko Burgosko Itzulia abuztuaren 4aren eta 8aren artean lehiatuko da, Gumiel de Izanen hasi eta Lagunas de Neilan amaituta. Bost etapak Youtubeko Kirolak EITB kanalean eta ETB1en izango dira ikusgai zuzenean.
Burgosko Itzuliko lehen etaparen profila.
Burgosko Itzulia abuztuaren 4an hasiko da, asteartez, Gumiel de Izanen, eta hurrengo larunbatean, abuztuak 8, amaituko da, Lagunas de Neilan. Lasterketak bost etapa izango ditu, eta EITBk zuzenean emango ditu Youtubeko Kirolak EITB kanalean eta ETB1en bitartez.
Hauek dira Burgosko Itzuliko ibilbidea osatuko duten bost etapak:
1. etapa, abuztuak 4, asteartea:
Gumiel de Izan-Burgos (165 kilometro)
Burgosko Itzuliko 1. etaparen profila. Irudia: Burgosko Itzulia
Fitxa teknikoa
• Etapa: 1. etapa (abuztuak 4, asteartea)
• Ibilbidea: Gumiel de Izan – Burgos.
• Distantzia: 165 km
• Irteera ordutegia: 12:54
• Iristeko ordutegia: 16:56 (41 km/h) | 16:45 (43 km/h) | 16:34 (45 km/h)
• Mendiko saria: Alto el Aguilon (3. maila), 149. kilometroan; Alto del Castillo (3. maila), 165. kilometroan.
2. etapa, abuztuak 5, asteazkena:
Arcos de la Llana-Pineda de la sierra (178 kilometro)
Burgosko Itzuliko 2. etaparen profila. Irudia: Burgosko Itzulia
Fitxa teknikoa
• Etapa: 2. etapa (abuztuak 5, asteazkena)
• Ibilbidea: Arcos de la Llana – Valle del Sol.
• Distantzia: 178 km
• Irteera ordutegia: 12:30
• Iristeko ordutegia: 16:51 (40 km/h) | 16:39 (42 km/h) | 16:27 (44 km/h)
• Mendiko saria: Alto La Llasera (3. maila), 121. kilometroan; Alto del Valmala (3. maila), 155. kilometroan; Valle del Sol (3. maila), 178. kilometroan.
3. etapa, abuztuak 6, osteguna:
Merindad de Montija-Valle de Valdevezana (184 kilometro)
Burgosko Itzuliko 3. etaparen profila. Irudia: Burgosko Itzulia
Fitxa teknikoa
• Etapa: 3. etapa (abuztuak 6, osteguna)
• Ibilbidea: Montija – Conforteko bainuetxea.
• Distantzia: 184 km
• Irteera ordutegia: 12:09
• Iristeko ordutegia: 16:59 (38 km/h) | 16:45 (40 km/h) | 16:31 (42 km/h)
• Mendiko saria: Alto de Bocos (3. maila), 6. kilometroan; Alto La Hoya (3. maila), 56. kilometroan; Ojo Guareña (3. maila), 76. kilometroan; Alto de Retuerta, kobazulotik (3. maila), 81. kilometroan; Alto de Retuerta, Linaresetik (3. maila), 101. kilometroan; Estacas de Trueba (3. maila), 139. kilometroan; Alto del Escudo (kategoria berezia), 180. kilometroan.
4. etapa, abuztuak 7, ostirala:
Palazuelos de Muño-Briviesca (178 kilometro)
Burgosko Itzuliko 4. etaparen profila. Irudia: Burgosko Itzulia
Fitxa teknikoa
• Etapa: 4. etapa (abuztuak 7, ostirala)
• Ibilbidea: Palazuelos de Muño – Briviesca.
• Distantzia: 178 km
• Irteera ordutegia: 12:36
• Iristeko ordutegia: 16:57 (41 km/h) | 16:45 (43 km/h) | 16:33 (45 km/h)
• Mendiko saria: Alto de Coculina (3. maila), 62. kilometroan; Alto La Varga (3. maila), 133. kilometroan.
5. etapa, abuztuak 8, larunbata:
Caleruega-Lagunas de Neila (137 kilometro)
Burgosko Itzuliko 5. etaparen profila. Irudia: Burgosko Itzulia
Fitxa teknikoa
• Etapa: 5. etapa (abuztuak 8, larunbata)
• Ibilbidea: Caleruega – Neilako aintzirak.
• Distantzia: 137 km
• Irteera ordutegia: 13:14
• Iristeko ordutegia: 16:56 (37 km/h) | 16:45 (39 km/h) | 16:34 (41 km/h)
• Mendiko saria: Alto de Arroyo (3. maila), 76. kilometroan; Alto de Tolbaños (3. maila), 99. kilometroan; Alto de Rozavientos (1. maila), 115. kilometroan; Lagunas de Neila (kategoria berezia), 139. kilometroan.