Pogacarrek eta Reusserrek irabazi dute Suitzako Tourra
Esloveniarrak eta suitzarrak azken etapa jokatu aurretik lortu duten lidergoa defendatu dute podiumeko maila gorenera igotzeko.
Pogacar eta Reusser, Suitzako Tourreko irabazleak. Argazkia: EFE
Tadej Pogacar (UAE) esloveniarrak eta Marlen Reusser (Movistar) suitzarrak irabazi dute Suitzako Tourra igande honetan, Villars-sur-Ollonen hasi eta bukatu den mendiko etapa nagusian.
Pogacarrek bosgarren eta azken etapa ere bereganatuta ziurtatu du garaipena, 150,7 kilometroko ibilbidean beste erakustaldi bat emanda.
Faboritoen taldetik salto egin du helmugatik 8 kilometrora, ihesaldian zihoazen txirrindulariak harrapatu ditu, azkena Lenny Martinez frantziarra, eta bakarrik helmugaratu da, 4 ordu, 12 minutu eta 24 segundoko denbora eginda. Bigarren sailkatua, txirrindulari frantziarra, 7 segundora iritsi da.
Sailkapen nagusia ez da mugitu, eta Pogacar, Richard Carapaz (EF) ekuadortarra eta Mathias Vacek (Lidl) txekiarra igo dira azken podiumera, ordena horretan.
Maila bereziko mendatearen bigarren igoeran, aldeari eutsi dio, UAEren kontrolpean, eta azken mendatearen hasierara heldu arte ez da mugimendurik izan. Quintana, Lenny Martinez eta Lemmen nabarmendu dira aurrean, Villars-sur-Ollon gainean jarritako helmugara heltzeko 9 kilometro falta zirenean.
Han abiatu da Pogacar. Inork ez du haren gurpilari jarraitzeko ahaleginik egin. Lenny Martinez izan da aurrean bizirik jarraitu den azken txirrindularia. Azkenean, baina, Pogacarrek Verbaeke, Quintana, Lemmen eta, azkenik, Martinez irentsi ditu, eta bera nagusitu da.
Reusser berriro nagusitu da etxean
Bestalde, Reusserrek bere hirugarren garaipena lortu du Suitzan, 100,4 kilometroko etapan nagusituta.
Reusserrek eta Elisa Longo Borghinik azken etapan lehia bizia izatea aurreikusten zen, baina Italiako txapeldunak egun garratza izan du eta podiumetik kanpo geratu da.
Suitzarrak, Kasia Niewiadoma (Canyon) poloniarrak eta Cedrine Kerbaol (EF Education) frantziarrak hartu dute protagonismoa. Faboritoek bero larria izan dute helmugara igotzeko azken kilometroetan.
Azkenean, Reusserrek 7 segundoko aldea atera die Kerbaol eta Niewiadoma, eta hirurak igo dira azken podiumera.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Norvegiako Arctic Race lasterketako etapa guztien profilak eta ibilbideak
Norvegiako Arctic Race abuztuaren 13tik 16ra bitartean jokatuko da, eta Evenesen hasi eta Narviken amaituko da. Lau etapak zuzenean eskainiko ditu EITBk.
Maite Urteagak irabazi du Gaztela-Mantxako Itzulia
Natalia Vasquezek irabazi du azken etapa, gipuzkoarra izan da bigarren, eta Lur Zufiria, berriz, hirugarren.
Burgosko Itzuliko bosgarren etapako azken kilometroa
Burgosko Itzuliko azken etapa, Caleruegas eta Lagunas de Neila artean (137 km) burutu da. Giulio Pellizzari nagusitu da sei txirrindularik osatutako ihesaldi batean. Bere aldetik, Felix Gallek sailkapen nagusiko lidergoari eutsi dio eta 2026ko Burgosko Itzuliko txapeldun bilakatu da.
Felix Gallek irabazi du Burgosko Itzulia, etapa nagusian Pellizzarik erakustaldia eman ostean
Decathlon taldeko txirrindulari austriarrak Burgosko Itzuliko garaipena ziurtatu du Neilako aintziretako igoeran hirugarren postuari eutsita. Giulio Pellizzari eskalatzaile italiarrak, berriz, azken etapa irabazi du erakustaldia emanda.
Brennanek ez du hutsik egin esprintean, Briviescan, eta bigarrenez nagusitu da Burgosko Itzulian
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari gazteak bere ahalmen izugarria erakutsi du berriro ere, Briviescako helmugan esprint estu batean garaipena eskuratzeko, aurtengo Burgosko Itzulian lortu duen bigarrena. Felix Gallek, berriz, liderraren maillot moreari eutsi dio, Neilako aintziretako azken jardunaldi erabakigarriaren atarian.
Burgosko Itzuliko laugarren etapako azken kilometroa
Burgosko Itzuliko laugarren etapa, Palazuelos de Muño eta Briviesca artekoa (178 km), Matthew Brennan (Visma) britainiarrak irabazi duen esprint estu batean erabaki da. Ikusi hemen nolakoa izan den etapako azken kilometroa.
Hiru etapa Burgosko Itzulian, eta hiru lider: honela lortu du Felix Gallek
Decathloneko txirrindulari austriarra Escudo mendateko etapan gailendu da; igoera horretan erakutsi du indartsu dabilela, eta sasoi puntu ona duela.
Felix Gall izan da indartsuena Escudo mendatean, eta Burgosko Itzuliko lider jarri da
Decathlon taldeko txirrindulari austriarrak, lasterketako hirugarren eguneko azken kilometroak markatu dituen mendate gogorrean, atzean utzi ditu Oscar Onley, alegia, orain arte sailkapen nagusiko lehen postuan zegoen ziklista, Ciccone eta Pellizzari, eta etapa irabazi du eta liderraren maillota jantzi.
Onley eta Ciccone, nor baino nor gehiago Burgosko Itzuliko bigarren etapako esprintean
Oscar Onleyk bereganatu du garaipena Valle del Solerako igoeran, eta, hori gutxi balitz bezala, lasterketako liderraren maillota janztea lortu du.
Onley Ciccone baino gehiago izan da Valle del Solen, eta Burgosko Itzuliko liderra da
Netcompany INEOS taldeko txirrindulari eskoziarra Lidl-Trekeko ziklista italiarra baino azkarrago ibili da, azken metroetan, eta, hala, lasterketako bigarren etapan gailendu da, eta sailkapen nagusiko lehen postuan jarri. Markel Beloki zazpigarren tokian helmugaratu da.