Realak Jon Martinen kontratua 2032ra arte luzatu duela iragarri du
20 urterekin, Lasarteko erdiko atzelaria ezinbestekoa da Matarazzorentzat Realaren atzealdean.
Jon Martin, Realaren partida batean. Argazkia: Europa Press.
Realak eta Jon Martinek akordioa lortu dute Lasarteko zentrala, 20 urtekoa, 2032ra arte berritzeko. Klubak adierazi duenez, "Jon Martin txuri-urdinen oraina eta etorkizuna da. 20 urte besterik ez duen arren, Lasarte-Oriako atzelaria hamaikakoan finkatu da eta funtsezkoa da taldearen atzeko lerroan. Elitean agerpen bikaina egin du, eta onena etortzeko dago"
Jon Martinek adierazi du “oso pozik” dagoela kontratua luzatu duelako. “Realak dena eman dit”, esan du. Zentzu horretan, atzelariak argi du nori begiratu behar dion hazten jarraitzeko: “Mikel (Oyarzabal), Igor (Zubeldia), Ander (Barrenetxea)… Erreferenteak dira, eta haiei ahalik eta gehien ikasten saiatzen naiz”, adierazi du jokalariak.
Realaren lehen taldean izan duen inpaktua ez da inorentzat oharkabean geratu. 23/24 denboraldian egin zuen debuta lehen taldearekin, Imanol Alguacilen eskutik, eta ordutik 50 partida jokatu ditu Liga, Errege Kopa eta Europa Ligaren. Azken denboraldian, gainera, bi gol sartu zituen eta funtsezkoa izan zen Errege Kopako titulua lortzeko Atletico Madrilen aurka.
Bere berritzearekin, Donostiako klubak maila handiko zentral batekin jarraitzea ziurtatzen du, jokalaria oso gaztea izan arren. Etorkizunera begira, proiekzio handia duen atzelaria da, are gehiago uda honetan Aritz Elustondok kluba utzi duela kontuan hartuta. Beasaindarra aldagelako erreferenteetako bat zen eta Jon Martinek bere lider rola hartzea espero da. Luis de la Fuente Espainiako hautatzaileak pare bat alditan deitu du Jon Martin selekzioarekin jokatzeko.
Kontratu luzapen hau Realak eta futbolariak hiru urte eskasetan adosten duten hirugarrena da, lasartekoarengan Anoetako bulegoetan duten konfiantzaren erakusle. 2024ko apirilean, Jonek 2030era arte berritu zuen, 2025eko urrian 2031ra arte, eta orain, 2026ko uztailean, 2032ra arte lotu dute atzelaria.
Zure interesekoa izan daiteke
Soroetak puntu bat salbatu du Sanserentzat Zubietan (1-1)
Bigarren zatian berdegunean sartu den Donostiako aurrelariak Fabriciok Teneriferentzat sartu duen gola berdindu du, partidaren azken txanpan atezainaren gainetik ondo errematatu ondoren.
Realak ofizialki aurkeztu du Gorka Alvarez
Gorka Alvarez entrenatzaile lasartearrak ilusio handiz hartu du Realeko emakumeen lehen taldea zuzentzeko ardura. Bestalde, Maider Castillo Realeko Futbol arduradunak kritikatu egin du Arturo Ruizek denboraldia hasi ostean utzi izana kluba.
Heart of Midlothian, Eskoziako txapelduna, Realaren aurkaria Europa Cupeko atarikoan
Gorka Alvarezen taldeak Heartsen aurka neurtuko ditu indarrak irailaren 22 edo 23an eta irailaren 30an edo urriaren 1an. Joaneko partida Edinburgon jokatuko du; itzulikoa, Donostian.
Jon Martin: “Golak ez dira sartu, baina kontentu defentsan egin dugun lanarekin”
Realak hutsean utzi du markagailua Anoetan, Celtaren aurkako partidan. Ez dira gutxi izan gola sartzeko izan dituzten aukerak, batzuk argiak. Hala ere, Jon Martin kontentu agertu da defentsa lanarekin.
Golik gabeko berdinketa Realaren eta Celtaren artean (0-0)
Markagailua ez da mugitu ate aurrean bietako batek ere ez baitu asmatu. Realak eraman du jokoaren pisua lehen zatian, baina Celtak lehia orekatu du atsedenaldiaren ostean.
Ainhoa Moraza: “Gure maila non dagoen jakiteko balio behar digute horrelako partidek”
Reala Txapeldunen Ligatik at geratu da Chelsearen aurka 0-1 galdu ostean. Ainhoa Morazarek azaldu du “taldeak partida oso landua” egin duela, markagailua guztiz kontra eduki arren. Hala ere, “bide onetik” doazela adierazi du donostiarrak.
Hauxe izan da Reala-Chelsea partidako gol bakarra
Realak 0-1 galdu du Chelsearen aurka, Txapeldunen Ligako hirugarren sailkatze-txandako itzuliko partidan, Zubietan. Keira Walshek sartu du talde ingelesaren aldeko gola, 54. minutuan.
Realak ahalegin handia egin du Chelsearen aurka, baina galdu du Zubietan, eta Txapeldunen Ligatik at gelditu da (0-1)
Keira Walshek, 54. minutuan, hirugarren sailkatze-txandako itzuliko partidako gol bakarra sartu du. Horrenbestez, euskal taldeak Europa Kopa jokatuko du. Chelseak erakutsi du talde bikaina dela, baina Reala ondo aritu da bigarren norgehiagoka honetan, eta kanporaketan ere bai.
Erik Bretos: “Munduko klub guztiek nahiko lukete Mikel Oyarzabal izan, baina berak Realean egon nahi du”
Realaren Futbol zuzendariak, asteazkenean, amaitu berri den fitxaketetako merkatua izan du hizpide; agerraldian, Realaren kapitainaren gainean mintzatu da: “Merkatuan egon nahiko balu”, adierazi du, “mila eskaintza izango genituzke”.
Mikel Goti Real Oviedora, utzita
Erdilaria Realetik utzita helduko da Asturiaseko taldera, 2026-27 denboraldiaren amaierara arte.