2026ko Frantziako Tourraren 18. etaparen profila eta ibilbidea: Voiron – Orcieres-Merlette (185,2 km)
Frantziako Tourreko seigarren etapak 3.950 metroko desnibela eta bost mendate pilatzen ditu. 1.825 metroko altueran helmugaratuko dira txirrindulariak, Orcieres-Merletten.
Irudia: EITB.
Uztailaren 23an jokatuko da 2026ko Frantziako Tourraren 18. etapa, ostegunean. Voironen hasi eta Orcières-Merletten amaituko da 186,2 kilometroko ibilbidea. Etapa 12:35ean hasi eta 17:12tik aurrera amaituko da.
Hemezortzigarren etapa honetan, txirrindulariek bost mendate puntuagarri igo beharko dituzte. Lehenengoa, Côte d’Engins, lehen mailakoa, 36,7. kilometroan igo beharko dute. Gora igotzeko, 11,5 kilometro egingo dituzte, % 5,4ko batez besteko maldarekin. Bigarrena, bigarren mailako Côte de Monteynard, 92,2. kilometroan. Hara iristeko, % 5eko batez besteko malda duen 9,7 kilometroko igoera egin beharko dute parte hartzaileek. Hirugarren mailako Côte des Terrasses izango da hurrengoa, 112,8. kilometroan, % 6,6ko malda duen 3,4 kilometroko igoerarekin. Côte de Saint-Lége-les-Mélèzes izango da hurrengoa, 166,2. kilometroan. Hirugarren mailako mendate horrek batez besteko % 6,9ko malda pilatzen du 2,5 kilometrotan. Behin hori pasata, amaiera gogorra izango dute txirrindulariek. 1.825 metrora dagoen Orcières-Merlettera igo beharko dute, dagoeneko aski ezaguna Frantziako Tourrean. 7,1 kilometro dituen lehen mailako igoerak batez besteko % 6,7ko malda du, nahiz eta tarte batzuetan % 7,6koa baita % 8,2koa ere izango den. Horretan, hanketatik fin dabiltzan eskalatzaileek izan dezakete garaipena lortzeko aukera.
Orcières-Merlette 1971n izan zen lehen aldiz Frantziako Tourraren parte, 11.etapa amaitu zen bertan. Luis Ocaña cuencarra izan zen orduan etapako irabazlea. Ordutik, beste lautan helmugaratu dira han: 1972an, 1982an, 1989an eta 2020an. Azken horretan, Primož Roglič esloveniarrak lortu zuen etapa garaipena.
Fitxa teknikoa
Etapa: 18. etapa (uztailak 23, osteguna)
Ibilbidea: Voiron-Orcieres Merlette
Distantzia: 185,2 km
Hasiera-ordua: 12:50
Amaiera-ordua: 17:12 (42 km/h) | 17:25 (40 km/h) | 17:40 (38 km/h)
Mendiko saria: Côte de d’Engins (1.maila), 36,7. kilometroan; Côte de Monteynard (2. maila), 92,2. kilometroan; Côte des Terrasses (3. maila), 112,8. kilometroan; Côte de Saint-leger-les-Melezes (3. maila), 166,2. kilometroan; Orcieres-Merlette (1. maila), 185,2. kilometroan
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma
Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.
Demi Volleringek Tourreko garaipena ziurtatu du azken etapa irabazita
FDJ-SUEZ taldeko txirrindulari herbeheretarrak bere indarra erakutsi du Col d'Èzeko azken igoeran, 9. etapa irabazi eta Frantziako Tourra erabakita uzteko, azkenean sailkapen nagusian bigarren sailkatu den Kasia Niewiadomaren (Canyon) aurretik. Elisa Longo Borghinik (UAE) osatu du podiuma, Marlen Reusser (Movistar) suitzarraren erorikoa baliatuta.
Volleringen erasoa eta Tourreko 9. etapako azken metroak
Demi Vollering (FDJ) herbeheretarrak irabazi du 2026ko Frantziako Tourra. Helmugarako 16 kilometroren faltan jo du erasoa, Kasia Niewiadoma (CANYON) aurkari zuzena atzean utzita. Ikusi hemen erasoa eta etapako azken metroak.
Volleringi Tourreko 8. etapan garaipena eman dion erasoa
Eguneko azken mendatea gainditu ostean, Demi Volleringek erasora jo du, garaipenaren bila. Longo Borghini eta Niewiadoma haren atzetik abiatu dira, baina ezin izan diote herbeheretarraren erritmoari eutsi eta amore eman behar izan dute. Vollering bakarrik sartu da helmugan, eta maillot horia eskuratu du.
Volleringek Tourra astindu du, maillot horia eman dion bakarkako garaipenarekin
Demi Volleringek igoera laburra baina oso gogorra aukeratu du eraso egiteko, inongo mailarik ez zuena.
Kasia Niewiadoma nagusitu da Mont Ventouxen, eta elastiko horia jantzi du
Canyon taldeko txirrindulari poloniarrak, 2024ko Tourreko irabazleak, erasoa jo du helmugatik 10 kilometrora, Marlen Reusser suitzarrari (Movistar) lidergoa kentzeko.
Frantziako Tourreko 7. etapako une garrantzitsuenak
Emakumezkoen Frantziako Tourreko zazpigarren etapak une garrantzitsuak utzi ditu lasterketarako, batez ere sailkapen nagusiari begira. Niewiadomak ikuskizuna eman du horiz janzteko, eta Volleringek irabazi du Reusserren aurkako duelua.
Kim Le Court-Pienaar, azkarrena zortzi txirrindulariren arteko esprintean, Tournon-sur-Rhonen
Maurizioko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, 153,4 kilometrokoa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena. Bestalde, sailkapen nagsuiko faboritoak indarrak gordetzen saiatu dira, ostiral honetan Mont Ventoux igotzeko.
Le Court-Pienaarrek garaipena lapurtu dio iheslari talde bati Tournon-sur-Rhonen, eta Reusserrek horiz jantzita jarraitzen du
Maurizioko txirrindularia beste zazpi txirrindulariri nagusitu zaie esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Motor batek Noemi Ruegg jo du Durbizeko igoeran, eta bizikletatik bota du
Txirrindulari suitzarra (EF) lurrera joan da, Frantziako Tourreko bosgarren etapako azkenaurreko mendatean gailurra egiteko metro gutxiren faltan, motor batek jo baitu. Zorionez, talka aldapa gora gertatu da, abiadura txikian, eta txirrindulariak lasterketan jarraitu ahal izan du arazo handirik gabe.