Van der Poelek bere bigarren garaipena erdietsi du, eta Pellizzarik lidergoa kendu dio Del Torori
Nederlandarra izan da nagusi ostegun honetan Tirreno-Adriatico lasterketan, aurten bigarren aldiz, Giulio Pellizzari italiarraren aurretik. Van der Poel esprint polit batean nagusitu da.
Giulio Pellizzari (Bora) italiarra, Tirreno-Adriatico lasterketako liderra. Argazkia: EFE
Mathieu Van der Poel (Alpecin Deceuninck) holandarra izan da nagusi ostegun honetan Tirreno-Adriatico lasterketan. Txirrindulari nederlandarrak esprint polit batean lortu du bere bigarren garaipena aurtengo edizioan, Giulio Pellizzari italiarraren aurretik helmugaratuta. Hala ere, Pellizzarik saria lortu du; izan ere, Isaac del Toro (UAE) mexikarrari 'maglia azzurra' kendu dio. Del Toro lidertzatik bi segundora dago ostiraleko etapa menditsuaren atarian.
Tagliacozzo eta Martinsicuro arteko 213 kilometroko 'Bi Itsasoetako Lasterketa'ren laugarren etapa honek ibilbide zailena eta orain arte ikusitako jardunaldirik interesegarriena eskaini du. Bi igoera handi, bi ihesaldi handi, beste volata bat eta sailkapen nagusian aldaketa 4 ordu, 51 minutu eta 40 segundoko zeharkaldiaren ondoren.
Van der Poelen gurpilari itsatsita iritsi da Giulio Pellizari (BORA) italiarra, lider berria, bigarren etapan ere garaile atera dena. Gaurko podiuma Tobias Halland Johannessen (Uno-X Mobility) norvegiarrak osatu du.
Laugarren etapa hau ihesaldi arrakastatsu baterako eszenatoki ezin hobea bezala aurkeztu da. Eta hala izan da, nahiz eta bigarren saiakerara arte itxaron behar izan den. Lehenengo abenturazaleak, 12 laguneko taldea, bakarrik atera dira lehen kilometroetan. Horien artean, beti presente dagoen Diego Pablo Sevilla (Polti VisitMalta).
Ihesaldi handia, helmugarako 35 bat kilometroren faltan bitan banatua eta hasierako esfortzu handiak pixkanaka ordainduta, amaierarako 15 kilometroren faltan harrapatu du tropelak.
Orduan lasterketako oilarrak azken igoerarako prestatu dira, 1,6 kilometrokoa eta % 9,4ko malda. Van Aert, Healy, Del Toro, Ganna eta Van der Poel elkarren gurpilean jarri dira. Abantaila txikia lortu dute tropelarekiko, Matteo Jorgenson (Visma) estatubatuarraren erritmo bikainari esker. Eguneko bigarren ihesaldia izan da, erabakigarria. Del Toro Tortoreto via Badettako azken igoera horretan nagusitu da.
AZken kilometroetako begiraden, zalantzen eta prestaketaren ondoren, denetan bizkorrena une garrantzitsuenean agertu da, mila metro baino gutxiagora. Van der Poelek esprinta abiatu eta besoak altxatu ditu Martinsicuroko helmugan, urdinez jantzi den Pellizzariren aurretik.
Zure interesekoa izan daiteke
Ion Izagirre nagusitu da Marco Pantani Memorialean
Izagirrek Miguel Indurain Sari Nagusia irabazi zuen apirilean, hiru urteko lehortearen ondoren, eta guztira 20 garaipen lortu ditu profesionaletan.
Imanol Arriortua etxean da Munduko Txapelketan irabazitako urrezko dominarekin
Imanol Arriortuak Huntsvillen (Alabama, AEB) jokatu den Munduko Txapelketan urrezko domina irabazi du tandem modalitatean. %10eko ikusmen urritasunarekin, txirrindulari egokitu bezala hartu du parte eta Mikel Aristi izan du pistako gidari modura. Biak ala biak, pozik bezain harro daude lortutako emaitzarekin.
Imanol Arriortuak Munduko Txapelketa irabazi du, tandem modalitatean, Alabaman
Basque Teameko txirrindulari bizkaitarrak, Mikel Aristi bere pilotuak gidatuta, Huntsvillen jokatutako Munduko txirrindularitza paralinpiko Txapelketako errepideko lineako probako urrezko domina irabazi du. Erlojupekoan, Arriortuak bosgarren postua eskuratu zuen.
Usoa Ostolazak, Igor Arrietak eta Markel Belokik Montrealgo Munduko Txapelketa jokatuko dute, errepideko lasterketan
Emakumezkoen proba irailaren 26an jokatuko dute, larunbatez; gizonezkoena, ordea, irailaren 27an izango da.
Alex Aranburuk irabazi du Bretainiako Klasikoa
Ezkioko txirrindulariak erasora jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, Plouayn hasi eta amaitu den 228 kilometroko ibilbidea lehen postuan bakarrik amaitzeko.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"
Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.