Lehiaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laboral Kutxa-Euskadik hiru klasiko jokatuko ditu Belgikan, larunbatetik astelehenera bitartean

Euskal taldeak Naia Amondarain, Irati Aranguren, Idoia Eraso, Arianna Fidanza, Sara Fiorin eta Marjolein Van't Geloof txirrindulariak izango ditu lasterketetan. Probak dira Omloop Get Nieuswsblad, larunbatean, Omloop van het Hageland, igandean, eta Le Samyn Ladies, astelehenean.

Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindularia

Laboral Kutxa-Euskadik hiru klasiko jokatuko ditu Belgikan, larunbatetik astelehenera bitartean, alegia, otsailaren 28tik martxoaren 1era bitartean. Euskal taldeak Naia Amondarain, Irati Aranguren, Idoia Eraso, Arianna Fidanza, Sara Fiorin eta Marjolein Van't Geloof txirrindulariak izango ditu lasterketa horietan. Probak dira Omloop Get Nieuswsblad, larunbatean, Omloop van het Hageland, igandean, eta Le Samyn Ladies, astelehenean.

Van’t Geloof herbeheeretarra izango du buru Laboral Kutxa-Euskadik klasiko horietan, Peio Goikoetxearen kirol zuzendaritzaren gidapean; gainera, Fidanza, Fiorin eta Tonetti izanen dira euskal taldearen bazak lasterketaren bat esprintean erabakitzen bada.

Laboral Kutxa-Euskadik, horrela, lasterketa sorta hau larunbatean estreinatuko du, Omloop Nieuwsbladean, honek 137,2 kilometroko ibilbidea dauka, gainera, galtzada-harrizko zatiak daude eta baita 12 harresi, gehienak azkeneko 65 kilometroetan pilatuta. Igandean, Omloop van het Hageland lasterketa 146,6 kilometroko ibilbidean lehiatuko da, eta astelehenean, Le Samyn Ladiesen, 133,4 kilometrokoa; parte hartzaileek galtzada-harrizko eta aldapazko zatia gainditu beharko dituzte. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X