Jonas Vingegaardek Paris-Niza lasterketan eginen du 2026ko debuta, osasuneko gorabeheren ondoren sasoiz dagoela
Lasterketa kirolakeitb.eus eta ETB1en bitartez zuzenean emanen da, eta martxoaren 8tik 15era lehiatuko da.
Jonas Vingegaard, Espainiako Itzulian; Argazkia: Europa Press
Jonas Vingegaard Visma-Lease taldeko txirrindulari daniarrak 2026ko Paris-Nizan korrituko du, Frantzian, martxoaren 8tik 15era. Denboraldi honetako debuta egingo du txirrinduzaleak, izan ere, Malagan erorikoa izan zuen, eta ondoren gaixotu egin zen.
“Jonas Vingegaard irteeran izango da martxoan, Paris-Niza lasterketan. Eroriko eta gaixotasun baten ondorioz UAEn parte-hartzeari utzi behar izan zion”, baieztatu du taldeak astelehen honetan.
Txirrindulari daniarra 2022 eta 2023ko Frantziako Tourraren eta 2025ko Espainiako Itzuliaren irabazlea da, eta bere palmaresean Italiako Itzulia sartzeko erronkarekin aurre egiten dio denboraldi honi, horrela, hiru itzuli handiak irabaziz: “Paris-Nizako irteeran egoteak hunkitu egiten nau. Lasterketa prestigiotsua da, historia luzekoa. Talde moduan, defendatzeko titulu bat daukagu hemen. Erorikoaren eta gaixotasunaren ondoren, sasoiz egoteko beharrezko denbora hartu nuen. Orain, lehiatzeko prest nagoela sentitzen dut, eta gogotsu itxaroten nago, neguan entrenatzen ibili ondoren”, adierazi du Vingegaardek, herbereetako taldeak sare sozialetan argitaratutako jakinarazpenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Guillermo Thomas Silvak irabazi du Ordiziako Klasikoa
Guillermo Thomas Silva (XDS Astana) uruguaitarrak irabazi du Ordiziako 103. klasikoa, Igor Arrieta (UAE Emirates) nafarrari azken esprint estua irabazita. Joan zen urtean lasterketa bereganatu zuen Arrietak ezin izan du Silvaren abiadurarekin.
Hauek dira 2026ko Donostiako Klasikoan ariko diren taldeak
Donostiako Klasikoko 45. edizioa abuztuaren 1ean lehiatuko da. Bertan, 25 taldetako 175 txirrindularik parte hartuko dute garaipenaren bila.
Getxoko Zirkuituaren 81. edizioa abuztuaren 2an jokatuko da, eta Arkotxako horman izango du helmuga
172 kilometro pasatxoko ibilbidea izango da, berritasun moduan, Pike mendia bi aldiz igoko dute. Iaz Isaac del Toro izan zen garaile. Aurten, besteak beste, Igor Arrieta, Alex Aranburu, Ion Izagirre eta Pello Bilbao izango dira irteeran.
2026ko Burgosko Itzuliko etapa guztien profilak eta ibilbideak
2026ko Burgosko Itzulia abuztuaren 4aren eta 8aren artean lehiatuko da, Gumiel de Izanen hasi eta Lagunas de Neilan amaituta. Bost etapak kirolakeitb.eus-en eta ETBn izango dira zuzenean ikusgai.
Igor Arrieta Ordiziako Klasikoan egongo da
Uztailaren 25ean jokatuko da Ordiziako Klasikoaren 103. edizioa. 167 kilometroko ibilbidea izango da aurtngoa, Abaltzisketa eta Gaintzako igoerekin, aurten ere. Faboritoen artean ageri dira Igor Arrieta, Jonathan Narvaez, Antonio Morgado eta Jon Barrenetxea, besteak beste. Lasterketa EITBn jarraitu ahal izango da.
Donostiako Klasikoak eskalatzaileentzat diseinatutako ibilbidea aurkeztu du aurtengo ediziorako
2026koa 45. edizioa izango da, eta zazpi mendate puntuagarri eta 221 kilometroko ibilbideaizango ditu. Azken kilometroetan Erlaitz ( % 10) eta Murgil ( % 10) mendateak igo beharko dituzte, helmugatik gertu. Abuztuaren 1an ospatuko da.
Urko Berradek brontzea lortu du errepideko txirrindularitzako Espainiako Txapelketan
Kern Pharma taldeko txirrindulari nafarra izan da protagonista Sabiñanigon, Igor Arrietarekin (UAE) batera ihesaldi erabakigarrian sartu eta azken unera arte urrea lortzeko borrokan aritu ostean. Azkenean, Marcel Camprubik (Pinarello Q36.5) lortu du garaipena, Joel Nicolau (Caja Rural) izan da bigarren, eta Berradek osatu du podiuma, brontzea eskuratuta.
Ayala Serrano, 23 urtez azpiko Espainiako txapelduna
Paula Ostiz nafarrak (Movistar) brontzezko domina lortu du UCI elite mailan, eta Maite Urteaga zumaiarrak (Eulen-Amenabar) bigarren bukatu du elite mailan, eguneko protagonistetako bat izan ondoren.
Xabier Mikel Azparrenek zilarra irabazi du Espainiako Erlojupeko Txapelketan
Donostiarra bigarren geratu da, Pablo Castrillo irabazlearen lau segundora, kategoria gorenean. Bestalde, elite mailan, Aitor Agirre zumaiarrak irabazi du urrea.
Pogacarrek eta Reusserrek irabazi dute Suitzako Tourra
Esloveniarrak eta suitzarrak azken etapa jokatu aurretik lortu duten lidergoa defendatu dute podiumeko maila gorenera igotzeko.