Tim Wellens flandiarrak Jaengo klasikoa irabazi du
UAE taldeko txirrindulariak helmugatik urrun jo du erasoa, hainbat lur-tarte gainditu ditu eta helmugako zuzengunera bakarrik iristeko gai izan da Jaenen lortutako lehen garaipena ospatzeko, bost saiakeraren ostean.
Tim Wellens (UAE) flandiarrak, bere bosgarren parte-hartzean, Urrezko Oliba irabazi du Jaengo klasikoan. Haren ihesaren ondorioz, atzetik zetotez aurkarien saiakerak alferrikakoak izan dira, tartean faboritoetako batena, Tom Pidcockena, bigarren sailkatu da eta.
Wellensek (Sint Truiden, 31 urte) helmugatik urrun jo du erasoa, olibondo eremu handien artetik hainbat lur-tarte zeharkatu ditu eta helmugako zuzengunera bakarrik iristeko gai izan da lasterketa honetan izan duen lehen garaipena ospatzeko, bost saiakeraren ondoren.
Aurkarien mehatxurik gabe besoak altxatu ditu Ubedan (Jaen) 3 ordu, 29 minutu eta 30 segundoko denborarekin, batez beste 44,2 kilometro orduko abiaduran. Azkenean garaipena erdietsi du, aurrekoetan bigarren, hirugarren eta laugarren sailkatu ondoren. 48 segundora sartu dira Pidcock eta Jan Christen UAEko suitzarrak, baina azken hori lasterketatik kanporatu dute helmugarako zuzengunean egindako maniobragatik.
Eurekin batera Van Gils Red Bull Bora taldeko txirrindularia heldu da, baina belgikarrak eroriko ikaragarria izan du helmugatik 50 metro eskasera. Geroxeago, talde batean, Ivan Romeo (Movistar) bosgarren, Pello Bilbao (Bahrain) zazpigarren, eta Igor Arrieta (UAE) zortzigarren helmugaratu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Patxi Vila: “Tourretik nola datorren ikusita, Donostiako Klasikoan faborito nagusia Evenepoel da”
Red Bull – BORA – hansgrohe taldeko kirol-zuzendari laguntzaileak bere taldeak Frantziako Tourrean izandako jarduna aztertu du, baita larunbat honetan jokatuko den Donostiako Klasikoa irabazteko faborito nagusia den Remco Evenepoelen prestaketaren xehetasunak ere.
Markel Belokik irabazi du Aingo Tourra, hirugarren etapan onenen taldean eutsita
21 urterekin, sailkapen orokorreko lehen garaipena da txirrindulari arabarrarentzat itzuli batean.
Markel Belokik irabazi du Aingo Tourraren bigarren etapa, eta lider jarri da
21 urterekin, txirrindulari arabarrak profesional gisa lortzen duen lehen garaipena da. 2025ean Alsaziako Tourra irabazi zuen, eta 2023an Espainiako junior erlojupeko txapeldun izan zen.
Remco Evenepoelek Donostiako Klasikoa laugarrenez irabaztea bilatuko du larunbat honetan
2019ko, 2022ko eta 2023ko irabazleak Giulio Ciccone, Bauke Mollema eta Mads Pedersenei gailendu beharko zaizkie, besteak beste. Primoz Roglic, Julian Alaphilippe, Enric Mas, Nairo Quintana eta Ion Izagirre ere izango dira irteeran.
Guillermo Thomas Silvak irabazi du Ordiziako Klasikoa
Guillermo Thomas Silva (XDS Astana) uruguaitarrak irabazi du Ordiziako 103. klasikoa, Igor Arrieta (UAE Emirates) nafarrari azken esprint estua irabazita. Joan zen urtean lasterketa bereganatu zuen Arrietak ezin izan du Silvaren abiadurarekin.
Hauek dira 2026ko Donostiako Klasikoan ariko diren taldeak
Donostiako Klasikoko 45. edizioa abuztuaren 1ean lehiatuko da. Bertan, 25 taldetako 175 txirrindularik parte hartuko dute garaipenaren bila.
Getxoko Zirkuituaren 81. edizioa abuztuaren 2an jokatuko da, eta Arkotxako horman izango du helmuga
172 kilometro pasatxoko ibilbidea izango da, berritasun moduan, Pike mendia bi aldiz igoko dute. Iaz Isaac del Toro izan zen garaile. Aurten, besteak beste, Igor Arrieta, Alex Aranburu, Ion Izagirre eta Pello Bilbao izango dira irteeran.
2026ko Burgosko Itzuliko etapa guztien profilak eta ibilbideak
2026ko Burgosko Itzulia abuztuaren 4aren eta 8aren artean lehiatuko da, Gumiel de Izanen hasi eta Lagunas de Neilan amaituta. Bost etapak Youtubeko Kirolak EITB kanalean eta ETB1en izango dira ikusgai zuzenean.
Igor Arrieta Ordiziako Klasikoan egongo da
Uztailaren 25ean jokatuko da Ordiziako Klasikoaren 103. edizioa. 167 kilometroko ibilbidea izango da aurtngoa, Abaltzisketa eta Gaintzako igoerekin, aurten ere. Faboritoen artean ageri dira Igor Arrieta, Jonathan Narvaez, Antonio Morgado eta Jon Barrenetxea, besteak beste. Lasterketa EITBn jarraitu ahal izango da.
Donostiako Klasikoak eskalatzaileentzat diseinatutako ibilbidea aurkeztu du aurtengo ediziorako
2026koa 45. edizioa izango da, eta zazpi mendate puntuagarri eta 221 kilometroko ibilbideaizango ditu. Azken kilometroetan Erlaitz ( % 10) eta Murgil ( % 10) mendateak igo beharko dituzte, helmugatik gertu. Abuztuaren 1an ospatuko da.