San Salvadorko Sari Nagusia

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Julija Biriukovak (Laboral Kutxa) bigarren postu bikaina lortu du San Salvadorko Sari Nagusian

Francesca Hall (Roland Cogeas Cycling) britainiarra nagusitu da azken igoeran, baina Laboral Kutxako txirrindulariak erritmo altuari eutsi dio bigarren postua lortzeko, segundo gutxi batzuk geroago helmugaratuta.

Yuliia Biriukova Laboral Kutxa

Yuliia Biriukova (ezkerrean) bere taldekideekin. Argazkia: Laboral Kutxa-Euskadi

Julija Biriukova txirrindulari ukrainarrak bigarren postua eskuratu du San Salvadorko Sari Nagusian, emakumezkoen UCI egutegiko proba garrantzitsuenetako batean. Laboral Kutxa–Euskadi taldeko kideak maila bikaina erakutsi du ibilbide gogorrean.

74,9 kilometroko etapak San Marcos eta Puerta del Diablo bitarteko igoera gogorrak izan ditu protagonista. Azken aldapan erasoa jo duen Francesca Hall (Roland Cogeas Cycling) nagusitu da, bakarrik helmugaratuta, baina Biriukovak erritmo sendoari eutsi dio azkenera arte, eta bigarren postua eskuratu du. Irena Cagnazzo (Vini Fantini Bepink) izan da hirugarrena.

Emaitza horrek berretsi egiten du Biriukovaren sasoi ona eta Laboral Kutxa–Euskadi taldearen protagonismoa nazioarteko probetan. Gainera, lortutako postuak UCI puntuak eman dizkio taldeari, denboraldi hasiera bikaina sendotzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X