2025eko Dauphine Kriteriumeko etapa guztien profilak eta ibilbideak
2025eko Dauphine Kriteriuma igandean hasiko da, ekainaren 8an, eta, zortzi etapa jokatuta, hurrengo igandean amaitu, alegia, hilaren 15ean. Izen handiko lasterketa honetako 77. ekitaldian, 2025eko denboraldian lehehengoz, Tadej Pogacar (UAE), Jonas Vingegaard (Visma-Lease a Bike) eta Remco Evenepoel (Soudal Quick-Step) arituko dira nor baino nor gehiago, hau da, 2024ko Frantziako Tourrean azken podiumean izan ziren hiru txirrindulariak. Oier Lazkano (Red Bull-BORA) ere izango da, eta zaleek zuzenean ikusi ahalko dute proba, EITBk etapa guztiak emango baititu.
Hauek dira 2025eko Dauphine Kriteriumeko etapa guztien profilak
1. etapa, ekainak 8, igandea: Domerat-Montluçon (189,2 kilometro)
ETB4k eta eitb.eus-ek 13:30etik emango dute, eta 15:50etik aurrera, ETB1en izango da ikusgai.
2. etapa, ekainak 9, astelehena: Premilhat-Issoire (204,6 kilometro)
Emanaldia 16:00etan hasiko da, eitb.eus-en eta ETB1en.
3. etapa, ekainak 10, asteartea: Brioude-Charantonnay (202,8 kilometro)
Jarraitu eitb.eus-en eta ETB1en 16:00etatik.
4. etapa, ekainak 11, asteazkena: Charmes-sur-Rhone-Saint-Peray (17,7 kilometro, banakako erlojupekoa)
16:00etatik, ETB1en eta eitb.eus-en.
5. etapa, ekainak 12, osteguna: Saint-Priest-Macon (182,6 kilometro)
eitb.eus-en eta ETB1en, 16:00etan.
6. etapa, ekainak 13, ostirala: Valserhone-Combloux (139,1 kilometro)
ETB1 eta eitb.eus 16:00etan hasiko dira zuzenean ematen.
7. etapa, ekainak 14, larunbata: Grand-Algueblanche-Valmeinier 1800 (132,1 kilometro)
15:00etan, eitb.eus-en eta ETB1en.
8. etapa, ekainak 15, igandea: Val-d'Arc - Plateau du Mont-Cenis (133,8 kilometro)
15:45etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.