Herbeheretan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Skjelmose eta Bredewold gailendu dira Amstel Gold Race lasterketan

Danimarkarra Pogacar eta Evenepoel faborito nagusiei gailendu zaie helmugan. Herbeheretarra, berriz, bera bakarrik iritsi da helmugara, atzetik zetozen aurkariei zazpi segundoko aldea aterata.
Skjelmose eta Mischa Bredewold, helmugaratzen. Argazkiak: Efe.
Skjelmose eta Mischa Bredewold, helmugaratzen. Argazkiak: Efe.

Mathias Skjelmose danimarkarrak (Lidl Trek) irabazi du Amstel Gold Race txapelketako 59. ekitaldia gizonezkoetan, eta emakumezkoetan, 11. ekitaldian, garaipena Mischa Bredewold herbeheretarrak eraman du.

Skjelmose Pogacar (UAE)  eta Evenepoel (Soudal) faborito nagusien ihesaldian sartu da, eta helmugan bera gailendu da, esprintean, 5 ordu, 49 minutu eta 58 segundoko denbora eginda, orduko 43,9ko batez besteko abiaduran.  

Pello Bilbao 25. postuan helmugaratu da.

Bredewold nagusi, emakumezkoetan

Mischa Bredewold herbeheretarra (Team SD Worx-Protime) nagusitu da, ezustean, emakumezkoen Amstel Gold Race lasterketaren 11. ekitaldian. Guztira, 157,4 kilometro ibilbidea egin dute Maastricht eta Berg en Terblijt artean.

Lasterketak ibilbide gogorra izan du, 22 igoerarekin, eta ihesaldi batek ezustean harrapatu ditu faborito nagusiak. Iheslarien artea Bredewold irabazlea egon da. Honek erasoa jo du amaierarako 2,6 kilometrora eta bera bakarrik joan da helmugara arte.

Bigarren eta hirugarren Ellen Van Dijk (Lidl) herbeheretarra eta Juliette Labous (FDJ) frantziarra izan dira, hurrenez hurren.

GIZONEZKOEN LASTERKETAKO SAILKAPENA

1 - SKJELMOSE Mattias (Lidl - Trek) 5:49:58

2 - POGACAR Tadej (UAE) d. b.

3 - EVENEPOEL Remco (Soudal) d. b.

4 - VAN AERT Wout (Team Visma) +0:34

5 - MATTHEWS Michael (Jayco) d. b.

6 - BARRÉ Louis (Intermarché) d. b.

7 - GRÉGOIRE Romain (Groupama) d. b.

8 - BENOOT Tiesj (Team Visma) d. b.

9 - PIDCOCK Thomas (Q36.5) d. b.

10 - HEALY Ben (EF Education) d. b.

 

EMAKUMEZKOEN LASTERKETAKO SAILKAPENA

1 - BREDEWOLD Mischa (Team SD Worx) 4:03:03

2 - VAN DIJK Ellen (Lidl - Trek) +0:07

3 - PIETERSE Puck (Fenix-Deceuninck) d. b.

4 - LABOUS Juliette (FDJ) d. b.

5 - PERSICO Silvia (UAE) +0:09

6 - WIEBES Lorena (Team SD Worx) +1:26

7 - JACKSON Alison (EF Education) d. b.

8 - HENDERSON Anna (Lidl - Trek) d. b.

9 - TON Quinty (Liv AlUla Jayco) d. b.

10 - ROLDAN Mara (Team Picnic) d. b.

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X