Tour Down Under 2025
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jhonatan Narvaezek irabazi du Tour Down Under lasterketa

Ekuadorreko txirrindularia (UAE Emirates-XRG) Australiako txapelduna izan da, Javier Romo (Movistar Team) eta Finn Fisher-Black (Red Bull-Bora-Hansgrohe) txirrindularien aurretik. Azken etapa, berriz, Sam Welsfordentzat izan da (Red Bull-Bora Hansgrohe).
Jhonatan Narvaezek irabazi du Tour Down Under lasterketa
Jhonatan Narvaezek irabazi du Tour Down Under lasterketa Argazkia: EFE

Jhonatan Narvaez ekuadortarrak (UAE Emirates-XRG) irabazi du, igande honetan, Australiako Santos Tour Down Under lasterketa. Adelaidako kaleetan zehar korritu den azken etapa, bestalde, Sam Welsfordek (Red Bull-Bora Hansgrohe) irabazi du.

Narvaezek lidergoa aurreko jardunaldian eskuratu zuen, bosgarren etapan, lehen postua kendu baitzion Javier Romo espainiarrari (Movistar).

Adelaidako kaleetan egindako 90 kilometroetan, Narvaezek atzo irabazitako alde hori mantentzen eta garaipena lortzen jakin du, buruz buruko taldean, tropela kontrolpean izaten jakin baitu. 6. etapa, bestalde, Sam Welsfordek irabazi du esprintean.

Sailkapen nagusian bigarren Javier Romo izan da eta hirugarren, hamabi segundora, Finn Fisher-Black zeelandaberritarra.

6. etapako sailkapena

1 - WELSFORD Sam (Red Bull-BORA)  1:53:14

2 - COQUARD Bryan (Cofidis) d.b.

3 - BAUHAUS Phil (BORA) d.b.

4 - OLIVEIRA Rui (UAE Team Emirates) d. b.

5 - VAN POPPEL Danny ( Red Bull -BORA) d. b.

6 - UHLIG Henri (Alpecin - Deceuninck) d.b.

7 - ANDRESEN Tobias Lund (Team Picnic PostNL) d. b.

8 - TEUTENBERG Tim Torn (Lidl - Trek) d. b.

9 - WALLS Matthew (Groupama - FDJ) d. b.

10 - RACCAGNI NOVIERO Andrea (Soudal Quick-Step) d. b.

Sailkapen orokorra:

1 - NARVÁEZ Jhonatan (UAE) 19:19:16

2- ROMO Javier (Movistar) + 0:09

3 - FISHER-BLACK Finn ( BORA) + 0:12

4 - ONLEY Oscar (Team Picnic) + 0:15

5 - TRONCHON Bastien (Decathlon) + 0:24

6 - PLAPP Luke (Jayco AlUla) m. t.

7 - SHEFFIELD Magnus (INEOS) + 0:27

8 - GLOAG Thomas (Visma) m. t.

9- KONRAD Patrick (Lidl - Trek) + 0:31

10 - WOODS Michael (Israel) + 0:47

Zure interesekoa izan daiteke

Ton Pidcock Andorran garaile
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tom Pidcock esprintean nagusitu zaio Carlos Veronari Andorrako Klasikoan

Tom Pidcock (Pinarello Q36.5) britainiarrak irabazi du Andorrako Klasikoaren bigarren edizioa, esprintean Carlos Verona (Lidl-Trek) garaituta, eta Sepp Kuss (Visma-Lease a Bike) estatubatuarra izan da hirugarren. Leedsko txirrindulariak 14. garaipen profesionala lortu du horrela, eta Mattias Skjelmose daniarraren lekukoa hartu du podiumeko maila gorenean. Ibilbidearen gogortasuna eta beroa nabarmendu dira gaurkoan Andorran.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X