Down Under Tourra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Coquardek irabazi du laugarren etapa, eta Javier Romok lider jarraitzen du

Txirrindulari frantziarrak (Cofidis) Phil Bauhaus alemana (Bahrain Victorious) eta Jhonatan Narvaez ekuadortarra (UAE Emirates) gainditu ditu helmugan. Javier Romok (Movistar), bestalde, lider jarraitzen du sailkapen nagusian.
Bryan Coquard
Bryan Coquard Argazkia: EITB Mediako artxiboko irudia

Bryan Coquard Cofidis taldeko frantziarrak irabazi du esprintean Down Under Tourreko laugarren etapa, Glenelg eta Victor Harbor artean korritu dena (157,2 kilometro). Javier Romo Espainiako txirrindulariak, bestalde, lider jarraitzen du sailkapen nagusian.

Coquard txirrindularia Phil Bauhaus alemaniarrari (Bahrain Victorious) eta Jhonatan Narvaez ekuadortarrari (UAE Emirates) gailendu zaie, eta, hobariari esker, sailkapen nagusiko lehen posturik lau segundora gerturatu da, liderra tropelean sartu baita, 41. postuan.

Frantziarrak Australiako lasterketako etapa bat irabazi zuen 2023an, eta bikain baliatu du bere taldearen lana, esprint luze batean, bere abiadurari eutsi eta Bauhausen aurretik sartzeko.

4. etapako sailkapena:

1 - COQUARD Bryan (Cofidis) 3:55:15

2 - BAUHAUS Phil (Bahrain-Victorious) d.b.

3 - NARVAEZ Jhonatan (UAE Team Emirates - XRG) d.b.

4 - WALSH Liam (Australia) d.b.

5 - WATSON Samuel (INEOS Grenadiers) d.b.

Sailkapen orokorra:

1 - ROMO Javier (Movistar) 14:09:06

2 - NARVAEZ Jhonatan (Emirates-XRG) 0:04

3 - KONRAD Patrick (Lidl-Trek) 0:10

4 - FISHER-BLACK Finn (Red Bull-Bora-Hansgrohe) 0:10

5 - TRONCHON Bastien (Decathlon-AG2R) 0:12

Zure interesekoa izan daiteke

09 May 2026, Bulgaria, Veliko Tarnovo: Uruguayan cyclist Guillermo Thomas Silva Coussan of XDS Astana Team celebrates as he crosses the finish line to win the second stage of the winner during Stage 2 of the Giro d'Italia 2026 cycling race, 221 km from Burgas to Veliko Tarnovo. Photo: Gian Mattia D'alberto/LaPresse via ZUMA Press/dpa



Gian Mattia D'alberto/LaPresse v / DPA

09/5/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guillermo Thomas Silva nagusitu da bigarren etapan, eta maglia arrosa bereganatu du

Helmugarako 23 kilometro falta zirenean, eroriko izugarria izan da. 30 txirrindulari joan dira lurrera, tartean Adam Yates UAE taldeko liderra, eta agur esan dio sailkapen nagusiko lehiari. Gainera, Jay Vine (UAE), Marc Soler (UAE), Santiago Buitrago (Bahrain-Victorious), Aleksandr Vlasov (Bora), Matteo Moschetti (Pinarello) eta Adne Holter (Uno-X Mobility) txirrindulariek lasterketa utzi behar izan dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X