Paris-Niza (3. etapa)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bisseggerrek liderraren elastikoa jantzi du, erlojupekoa irabazita

Suitzako txirrindularia izan da onena Paris-Nizako hirugarren etapan, eta Matthewsek ezin izan dio sailkapen nagusiko lehen postuari eutsi.
Stefan Bissegger
Stefan Bissegger, podiumean liderraren elastikoarekin. Argazkia: EFE

Stefan Bissegger (EF Nippo) da Paris-Niza lasterketako lider berria astearte honetan hirugarren etapako erlojupekoa irabazi ostean. Gienen hasi eta bukatu da 14,4 kilometroko ibilbidea izan duen erlojuaren kontrako saioa.

Bissegger nagusi izan da 17 minutu eta 34 segundoko markarekin. Remi Cavagna (Deceuninck) izan da bigarren, eta frantziarra ehuneneko batzuengatik geratu da garaipenik gabe. Primoz Roglic (Jumbo Visma) izan da hirugarren, sei segundora. Ion Izagirre (Astana) euskal txirrindularia hamabigarren izan da, irabazlearengandik 22 segundora.

Michael Matthewsek (BikeExchange) ezin izan dio lidergoari eutsi, eta sailkapen nagusiko lehen postua galdu du. Orain, Bissegger da liderra, Remi Cavagna da bigarren denbora berdinarekin, eta Primoz Roglic hirugarren, sei segundora.

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X