Paris-Niza (6. etapa)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Benoot gailendu da seigarren etapan eta Schachmannek horiz jarraitzen du

Lasterketa larunbatean amaituko da, antolatzaileek igandeko etapa bertan behera uztea erabaki baitute.
Tiesj Benoot, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Tiesj Benoot belgikarra (Sunweb) gailendu da Sorgues eta Apt artean (161,5 km) korritu den Paris-Nizako seigarren etapan. Sailkapen nagusian, Maximilian Schachmann (Bora-Hansgrohe) alemaniarrak lider jarraitzen du larunbateko azken etapa erabakigarriaren faltan.

Izan ere, lasterketaren antolatzaileek ostiral honetan iragarri dutenez, igandean jokatzekoa zen azken etapa bertan behera utzi dute, koronabirusaren hedapenaren aurkako borrokaren baitan.

Benootek hogeita bi segundo atera dizkie bigarren eta hirugarren sartu diren Michael Matthews australiarrari eta Sergio Andres Higuita kolonbiarrari, hurrenez hurren.

Schachmann liderrak, tropel nagusian zihoanak, eroriko bat izan du helmugatik kilometro bat baino gutxiagora, bihurgune itxi bati aurre egiten ari zela. Ondorioz, helmugan 40 segundoko atzerapenarekin sartu da. Dena den, epaileek, azkenean, 22 segundoko galera besterik ez diote ezarri.

Hala, amaierarako jardunaldi bat falta denean, Schachmannek 36 segundoko aldea du Benootekiko eta 1:01ekoa Higuitarekiko.

Horrenbestez, larunbat honetan, Paris-Nizako azken etapa jokatuko da. Jardunaldi menditsua izango da, Nizan hasi eta Valdeblore la Colmiane lehen mailako mendatean hasiko dena (166,5 km).

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X