1. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Schachmann alemaniarra da Pariz-Niza lasterketako lehen liderra

Pello Bilbao bosgarren da sailkapen nagusian, Bora-Hansgroheko txirrindulariarengandik 24 segundora.
Maximilian Schachmann, helmugan
Maximilian Schachmann, helmugan. Argazkia: Efe.

Maximilian Schachmann (Bora-Hansgrove) da Paris-Niza Word Tour lasterketako lehen liderra, Laisirren hasi eta amaitutako etapa irabazita. Guztira, 154 kilometroko ibilbidea egin dute.Schachmann esprintean gailendu zaizkie hirugarren mailako azken mendatea berarekin igo duten Dylan Teuns eta Tiesj Benoot belgikarrei. Julian Alaphilippe frantziarra hiru segundo geroago sartu da. Tropel nagusia hautsita iritsi da helmugara, jardunaldi euritsu eta haizetsu bat baten ostean.Helmugako denbora sarien ondorioz, Schachmann da sailkapen nagusiko liderra, 3 ordu 32 minutu eta 32 segundoko denborarekin, bi segundora Benoot dago, Teuns lau segundora, Alaphilippe zazpi segundora, Pello Bilbao bizkaitarra 24ra eta 25era Sergio Higuita eta Nairo Quintana daude.Astelehenean, bigarren etapa jokatuko dute, 166,5 kilometrokoa, Chavreusen hasi eta Chalette-sur-Loing amaituta.

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X