Kolonbiako selekzioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egan Bernalek uko egin dio Munduko Txapelketari eta Betancurrek ordezkatuko du

Kolonbiako selekzioak ez du Tourreko irabazlearekin kontatuko Yorkshireko txirrindularitzako Munduko Txapelketan. Bernalen ustez, ez dago sasoi onean, eta ibilbidea ez datorkio ondo.
Egan Bernal. Argazkia: EFE
Egan Bernal, 2019ko Tourreko irabazlea. Argazkia: EFE

Egan Bernal kolonbiarrak uko egin dio irailaren 29an Yorkshiren egingo den txirrindularitzako Munduko Txapelketari. Tourreko irabazleak uste du ez dagoela sasoi onean, eta ibilbidea ez datorkiola ondo.

Hasiera batean, Bernal Kolonbiako selekzioaren zortzikoan sartu zuen hautatzaileak, baina 22 urteko txirrindulariak ez duela parte hartuko jakin ostean, Carlos Betancur sartu du taldean. Bernalek Toscanako Giroan parte hartuko du asteazkenean, Sabatini Kopan ostegunean, eta Marco Pantani Memorialean asteburuan.

Hauek dira Kolonbiako selekzioa osatuko duten zortzi txirrindulariak: Nairo Quintana, Fernando Gaviria, Alvaro Hodeg, Sebastián Molano, Sebastian Henao, Esteban Chaves, Daniel Martinez eta Carlos Betancur.

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X