Paris-Niza, 2. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Matthews, garaile, esprint polemikoan

Nacer Bouhanni deskalifikatu zuten eta ondorioz australiarrarentzat izan zen garaipena. Gorka Izagirre laugarren da sailkapen nagusian.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Matthews garaile bigarren etapan, Bouhanni zigortu ondoren

Orica-GreenEdge taldeko Michael Matthewsek irabazi zuen Paris-Nizako bigarren etapa Contres eta Commentry herrien artean. Txirrindulariek 213,5 kilometro burutu zituzten esprint polemikoan amaitzeko.

Antolatzaileek Nacer Bouhanni (Cofidis) deskalifikatu zuten esprintean eta ondorioz australiarrak bere bigarren garaipena erdietsi zuen bere lidergoa sendotuz,

Movistar taldeko Gorka Izagirre laugarren da sailkapen nagusian.

SAILKAPENAK

Etapa

1. Michael Matthews (AUS/Orica)        5:04:26.

2. Niccolo Bonifazio (ITA/Trek)            d.b

3. Nacer Bouhanni (FRA/Cofidis)           d.b.

4. Alexander Kristoff (Nor/Katusha)        1ra

5. Arnaud Demare (FRA/FDJ)               d.b

Nagusia

1. Michael Matthews (AUS/Orica)        9:41:46.

2. Tom Dumoulin (HOL/Giant)                14ra

3. Patrick Bevin (NZL/Cannondale)           19ra

4. GORKA IZAGIRRE (EUS/MOVISTAR)         d.b

5. Geraint Thomas (GBR/Team Sky)           d.b

)           d.b

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X