Izagirre anaiak, Castroviejo eta Erviti, Munduko Txapelketaren bidean
Ion eta Gorka Izagirre, Jonathan Castroviejo eta Imanol Erviti (Movistar taldeko txirrindulariak dira denak) izango dira, ezustekorik ezean, Euskal Herriko txirrindularien ordezkariak Richmonden (Ameriketako Estatu Batuak) irailaren 19tik 27ra jokatuko den Munduko Txapelketan, Javier Minguez Espainiako hautatzaileak emandako lehen zerrendan baitaude laurak.
Minguezek 14 gizon hautatu ditu, erlojupekorako eta iraupen-lasterketarako, eta datorren astean emango du behin betiko zerrenda, bederatzi lagunek osatuko dutena. Hala ere, baieztatuta dago Castroviejo joango egingo dela, erlojupekoan parte hartzeko.
Hau da zerrenda, osorik:
Movistar: Alejandro Valverde, Ion Izagirre, Juan Jose Lobato, Imanol Erviti, Jonathan Castroviejo, Gorka Izagirre eta Jose Joaquin Rojas.
Katusha: Joaquim "Purito" Rodriguez, Dani Moreno eta Angel Vicioso
Astana: Luis Leon Sanchez
Lampre: Ruben Plaza
Caja Rural: Angel Madrazo eta Lluis Mas