Helmugatik 40 kilometrora eraso eginez bereganatu du Carlos Veronak Giroko 15. etapa
Carlos Verona (Lidl-Trek) espainiarrak irabazi du igande honetan Italiako Giroko 15. etapa, 219 kilometrokoa eta edizio honetako luzeena, Fiume Veneto eta Asiago artekoa, helmugatik 40 kilometrora hasitako ihesaldi bati esker.
2022an Dauphineko etapa nagusian lortu zuen garaipenaren ondoren, bere kirol ibilbideko bigarren garaipena du.
5 ordu, 15 minutu eta 41 segundoko denborarekin iritsi da helmugara. Isaac Del Toro mexikarrak lider jarraitzen du eta Primoz Roglic (Red Bull-BORA) esloveniarra gero eta urrunago geratzen ari da sailkapen nagusian.
Dorirako igoeran jo du erasoa espainiarrak, inork ezin izan dio horren gurpilari heldu, eta 40 kilometro baino gehiago egin ditu bakarrik, Florian Stork alemaniarraren eta Christian Scaroni italiarraren aurretik. Bestalde, Roglic ia aukerarik gabe geratu da, Del Torok minutu bat eta erdi atera baitio gaurko etapan.
Aurretik, ihesaldia harrapatzen saiatu da 15 txirrindulariko talde bat, Richar Carapaz EF Education taldeko ekuadortarra tartean.
15. ETAPAKO SAILKAPENA
1.- VERONA Carlos (Lidl) 5:15:41
2.- STORK Florian (Tudor) +0:22
3.- SCARONI Christian (Astana) +0:23
4.- BARDET Romain (Picnic) d. b.
5.- PRODHOMME Nicolas (Decathlon) d. b.
6.- ZANA Filippo (Jayco) d. b.
7.- GAROFOLI Gianmarco (Soudal) d. b.
8.- FIORELLI Filippo (VF) d. b.
9.- CARUSO Damiano (Bahrain) d. b.
10.- POOLE Max (Picnic) d. b.
SAILKAPEN NAGUSIA
1.- DEL TORO Isaac (UAE) 55:54:05
2.- YATES Simon (Visma) +1:20
3.- AYUSO Juan (UAE) +1:26
4.- CARAPAZ Richard (EF) +2:07
5.- GEE Derek (Israel) +2:54
6.- CARUSO Damiano (Bahrain) +2:55
7.- TIBERI Antonio (Bahrain) +3:02
8.- BERNAL Egan (INEOS) +3:38
9.- ARENSMAN Thymen (INEOS) +3:45
10.- ROGLIC Primoz (Red Bull) +2:23
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon