2025eko Italiako Giroko 9. etaparen profila: Gubbio-Siena (181 km)
Maiatzaren 18an, igandean, 2025eko Italiako Giroko 9. etapa jokatuko da Gubbio eta Siena artean. Etapak 181 kilometroko ibilbidea izango du, eta 29 kilometro egin beharko dituzte lurrezko bideetatik.
Lurrezko tarte horiek urduritasuna eragin dezakete tropelean, eta, ondorioz, garaipena lortzeko faborito nagusiek adi egon beharko dute aurkari zuzenekiko denborarik ez galtzeko.
Etapa amaitzeko bi kilometroren faltan, txirrindulariek Esterna di Fontebranda bidea hartuko dute, % 9rainoko maldak dituen aldapa. Helmugatik 900 metrora, Porta di Fontebranda izango dute, eta ziklistak galtzada-harrizko zati batean sartuko dira.
Helmugarako 500 metrora, batez beste % 10eko aldapak dituen igoera gainditu beharko dute, baina % 16ko maldak aurkituko dituzte horien artean. Azken zatiak beherantz egingo du, eta amaierako 150 metroak lauak dira.
Etapa zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en, 14:00etan, eta ETB1en, 15:05etik aurrera.
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 9. etapa (maiatzak 18, igandea)
Ibilbidea: Gubbio-Siena
Distantzia: 181 km
Hasiera-ordua: 13:00
Amaiera ordua: 17:00 (46 km/h) | 17:12 (44 km/h) | 17:24 (42 km/h)
Mendiko saria: La Cima (3. maila), 62,4. kilometroan; San Martino in Grania (4. maila), 147. kilometroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon