2025eko Italiako Giroko 11. etaparen profila: Viareggio-Castelnovo ne'Monti (186 km)
Maiatzaren 21ean, asteazkenean, 2025eko Italiako Giroko 11. etapa jokatuko da Viareggio eta Castelnovo ne' Monti artean. 186 kilometroko ibilbidean 1. mailako mendate bat eta 2. mailako bi mendate egongo dira.
Etapa bi zatitan banatzen da. Lehenengoak momentu oro gorako bidea du, Castelnuovo Garfagnanera iritsi arte; bigarrenak, helmugaraino doanak, igoera gogorrak eta jaitsiera luzeak ditu, bihurgune ugarirekin.
Lehenengo mendatea San Pellegrino in Alpe da, 1. mailakoa. Ehuneko 20 inguruko maldak ditu, eta 2025eko Giroko igoerarik gogorrena da. Beste mendateak Toano (2. maila) eta Pietra di Bismantova (2. maila) dira, azken hori Castelnovo ne' Montiko helmugatik 5 kilometrora dago.
Etapako azken kilometroak goranzko joera du.
Etapa zuzenean jartraitu ahalko duzu eitb.eus-en 11:55ean, ETB4n 14:00etatik aurrera eta ETB1en 15:15etik aurrera.
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 11. etapa (maiatzak 21, asteazkena)
Ibilbidea: Viareggio-Castelnovo ne' Monti
Distantzia: 186 km
Hasiera-ordua: 12:05
Amaiera ordua: 16:57 (40 km/h) | 17:14 (38 km/h) | 17:33 (36 km/h)
Mendiko saria: Alpe San Pellegrino (1. maila), 93,6. kilometroan; Toano (2. maila), 146,9. kilometroan; Pietra di Biamantova, 181,1. kilometroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon