Tarlingek irabazi du erlojupekoa eta Roglicek lidergoa eskuratu du
Joshua Tarling (INEOS Grenadiers) galestarrak irabazi du larunbat honetan Italiako Giroko banakako lehen erlojupekoa, Albaniako hiriburuan hasi eta amaitu dena. 16 minutu eta 7 segundoko denborarekin nagusitu da, Primoz Roglic (Red Bull-BORA-hansgrohe) esloveniarrak baino bat gutxiago eginda. Ondorioz, Roglic da sailkapen nagusiko lider berria.
Maglia arrosaren bila abiatuta, Roglicen denborak (16:08) tropeleko gainerako faboritoen egoera zaildu du. Mads Pedersen (Lidl-Trek) danimarkarrak bere lidergoa defendatu du, baina zazpigarren amaitu du etapa, irabazleak baino 12 segundo gehiago eginda. Sailkapen nagusiko lehen postua galduta, 11 segundora du liderra.
Ostiralean, 10 segundoko aldea atera zien Pedersenek Roglici eta tropeleko gainerako faboritoei. Mikel Landa (Soudal Quick-Step) arabarra, berriz, etxera joan behar izan zen, lehen etapan erorita T11 ornoa hautsi baitzuen.
2. ETAPAKO SAILKAPENA
1.- TARLING Joshua (INEOS) 0:16:07
2.- ROGLIC Primož (Red Bull-BORA) +0:01
3.- VINE Jay (UAE) +0:03
4.- AFFINI Edoardo (Visma) +0:06
5.- VACEK Mathias (Lidl-Trek) d. b.
6.- HOOLE Daan (Lidl-Trek) +0:08
7.- PEDERSEN Mads (Lidl-Trek) +0:12
8.- MCNULTY Brandon (UAE) +0:13
9.- HAYTER Ethan (Soudal) +0:14
10.- AYUSO Juan (UAE) +0:17
SAILKAPEN NAGUSIA
1.- ROGLIC Primož (Red Bull-BORA) 3:52:32
2.- PEDERSEN Mads (Lidl-Trek) +0:01
3.- VACEK Mathias (Lidl-Trek) +0:05
4.- MCNULTY Brandon (UAE) +0:12
5.- AYUSO Juan (UAE) +0:16
6.- DEL TORO Isaac (UAE) +0:17
7.- POOLE Max (Picnic) +0:24
8.- TIBERI Antonio (Bahrain) +0:25
9.- STORER Michael (Tudor) +0:27
10.- PELLIZZARI Giulio (Red Bull-BORA) +0:31
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Italiako Giroko 16. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Bellinzona-Cari (113 km)
Etapa hau Suitzako lurraldeetan jokatuko da, osorik. Carin amaituko da, lehen mailako mendatean eta Italiako Giroan lehenengoz.
2026ko Italiako Giroko 14. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Aosta-Pila (133 km)
Alpeetan jardunaldi gogorra izango da, bost igoera eta 4.350 metroko desnibel metatua baititu. Azken igoerak, Pilak, 1.793 metroko erraldoiak (16,5 km, batez beste % 7,1eko aldapekin), erabakiko du etapa. Pila Gressango isurialdetik igoko dute lehen aldiz.
2026ko Italiako Giroko 13. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Alessandria-Verbania (189 km)
Azken 30 kilometroak dira gogorrenak etapa honetan, larunbateko mendiko etapa handiaren aurreko egunean; Ungiasca mendatea atzean utzita, soilik hamahiru kilometro geldituko zaizkio txirrindulariei, eta mendate horrek % 10etik gorako maldak ditu; hortaz, erabakigarria izan liteke.
Markel Beloki, 10. sailkapen nagusian: “Nire lehenengo erlojupeko luzea izan da, esperientzia berria niretzat"
Txirrindulari gasteiztarrak 17. egin du Italiako Giroaren 10. etapan, Filippo Ganna garailea 03:11ra zuela. Gainera, EF Education taldeko ziklista gaztea sailkapen nagusiko 10. postuan dabil, Afonso Eulalio liderra 04:16ra duela.
Nor da erlojupeko espezialistarik onena? Kontuan hartzeko datuak
Xabier Usabiagak erlojupeko espezialistak izan ditu hizpide gaurkoan. Batzuentzat Garai bateko txirrindulariak dira onenak, beste batzuentzat, gaur egungoak. Baliabide eta teknologia asko aldatu da azken urteetan, eta datuak aztertu ditugun arren, eztabaidak zabalik dirau.
Filippo Gannak irabazi du Giroko erlojupekoa; Eulaliok lider jarraitzen du, Vingegaard bigarren dabil, eta Beloki, hamargarren
Netcompany INEOS taldeko txirrindulari italiarrak, erlojupekoetan espezialista bikaina bera, nagusitasun handiz gailendu da Massan; Jonas Vingegaardek ezin izan du maglia arrosa jantzi, Afonso Eulaliok bikain defendatu baitu, eta Markel Beloki sailkapen nagusiko hamargarren postura igo da.
Ganna jaun eta jabe izan da Giroko erlojupeko luzean, eta Eulaliok eutsi egin dio Vingegaardi
Espezialista italiarra indartsuena izan da 42 kilometroko erlojupekoan. Bestalde, Danimarkako txirrindulariak, azken garaipena lortzeko faborito nagusiak, ez du lortu ziklista portugaldarrari lidergoa kentzea.
Markel Beloki: “Bukaerako erritmoa oso azkarra izan da”
Markel Beloki (EF Education) txirrindulari arabarrak lan bikaina egin du Giroko 9. etapan, 16. postuan bukatu baitu, Jonas Vingegaard (Visma) irabazlearengandik minutu eta 12 segundora.
Italiako Giroko 9. etapako azken igoera, eta Jonas Vingegaarden garaipena
Jonas Vingegaard (Visma | Lease a Bike) txirrindulari daniarrak irabazi du Italiako Giroko bederatzigarren etapa, Cervia eta Corno alle Scale artekoa, azken metroetan Felix Gall (Decathlon) atzean utzita.
Vingegaard indar erakustaldia eginda gailendu da Corno alle Scale mendatean
Giulio Ciccone urrutitik saiatu da, baina Jonas Vingegaardek eta Felix Gallek helmugarako bi kilometro falta zirenean harrapatu dute, eta danimarkarra bakarka nagusitu da azkenean. Afonso Eulaliok lan ona egin du, eta liderraren maillotari eutsi dio. Giulio Pellizzarik, berriz, minututik gorako atzerapena izan du helmugan.