Italiako Giroko 21. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Erroma-Erroma (125 km)
2024ko Italiako Giroko 21. eta azken etapa maiatzaren 26an izango da, igandean. Erroman hasi eta bukatuta, 125 kilometroko ibilbidea egin beharko dute ziklistek. 107. edizio hau amaitzea lortu duten txirrindulariak omentzea da azken jardunaldiaren xedea, maglia arrosa zein besteak irabazi dituztenak bereziki. Eta, noski, lasterketan jarraitzen duten esprinterrek aukera izango dute ospe handia duen azken etapa borrokatzeko, Italiako hiriburuan.
Ibilbidearen zati handiena Erromako kaleetan barrena egingo dute. Zortzi buelta eman beharko dizkiote bederatzi kilometro eta erdiko zirkuitu bati. 15:35ean hasita, 18:33 eta 18:52 artean amaitzea espero da: hau da, aurrekoak baino beranduago. Hala, Erromako helmugako ospakizuna nabarmendu nahi dute.
Azken etaparen irabazlea esprintean erabakiko da ziurrenik. Mark Cavendish izan zen nagusi iaz, eta txirrindulari azkarrenak borrokatuko dira aurten britainiarraren lekukoa hartzeko.
EITBk zuzenean eskainiko du azken etapa, eitb.eus-en eta ETB1en, 15:20tik aurrera osorik emango baitu.
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 21. etapa (maiatzak 26)
Ibilbidea: Erroma-Erroma
Distantzia: 125 km
Goranzko desnibel metatua: 300 m
Hasiera-ordua: 15:35
Amaiera-ordua: 18:33 (42 km/h) | 18:43 (40 km/h) | 18:52 (38 km/h).
Mendiko Saria: Ez dago
AZKEN KILOMETROAK
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon