Almeida nagusitu da Giroko 16. etapan, eta Thomasek jantzi du liderraren maglia arrosa
Joao Almeidak (UAE Emirates) irabazi du 2023ko Italiako Giroko 16. etapa astearte honetan, maiatzaren 23an, Monte Bondone mendateko helmugara Geraint Thomasekin batera iritsita eta galestarra gaindituta bien arteko esprintean. Primoz Roglic (Jumbo Visma) hirugarren izan da, 25 segundora.
Beraz, orain, Geraint Thomas da sailkapen nagusiko liderra; 18 segundo ateratzen dizkio Joao Almeida bigarrenari eta 29 segundo Roglic hirugarren sailkatuari. Laugarren postuan dago Damiano Caruso (Bahrain Victorious) liderrarekiko 2 minutu eta 50 segundora eta Eddie Dunbar (Jayco AlUla) dago bosgarren 3 minutu eta 3 segundora.
Sabbio Chiese eta Monte Bondone (203 km) arteko lehen kilometroak gainditu ostean, 26 txirrindularik osatu dute eguneko ihesaldia, eta hauxek izan dira tropeletik jauzi egin dutenak: Aurelien eta Valentin Paret-Peintre (AG2R Citroën), Christian Scaroni, Vadim Pronskiy (Astana Qazaqstan), Cesare Benedetti, Patrick Konrad (Bora-hansgrohe), Jack Haig, Jonathan Milan (Bahrain Victorious), Thomas Champion, Jonathan Lastra (Cofidis), Ben Healy (EF Education-EasyPost), Mattia Bais (Eolo-Kometa), Davide Gabburo, Filippo Magli, Martin Marcellusi, Alessandro Tonelli (Green Project-Bardiani CSF-Faizane), Salvatore Puccio, Ben Swift (Ineos Grenadiers), Derek Gee (Israel-Premier Tech), Carlos Verona (Movistar), Michael Hepburn, Filippo Zana (Jayco AlUla), Nicolas Dalla Valle, Veljko Stojnic (Team Corratec-Selle Italia), Toms Skujinš (Trek-Segafredo) eta Diego Ulissi (UAE Team Emirates).
Helmugarako 100 kilometro falta zirenean ihesaldiko taldean erasoa jo du Benedettik, eta aurrera egin du berak bakarrik, baina ez du asko iraun lasterketa buruan. Ondoren, Astana taldeko Pronsliyk eta Scaronik egin dute aurrera; biek ala biek zuloa ireki dute iheskideekiko, nahiz eta harrapatu egin dituzten helmugarako 52 kilometro falta zirenean. Orduan, 12 txirrindulariko taldea geratu da lasterketa buruan. Han izan dira: Aurelien eta Valentin Paret-Peintre, Vadim Pronskiy, Patrick Konrad, Jack Haig, Jonathan Lastra, Ben Healy, Ben Swift, Derek Gee, Carlos Verona, Filippo Zana eta Diego Ulissi.
Monte Bondonen gora zortzikote batek hartu du lasterketa burua. Aurrera egin dute Aurelien Paret-Peintrek, Pronskiyk, Haigek, Konradek, Swiftek, Veronak, Zanak eta Ulissik; baina, tropelarekiko abantaila gero eta txikiagoa izan dute. Jumbo Vismak jarri du erritmoa tropelean, geroago UAE Emirates, eta ihesaldia harrapatu egin dute amaierara heltzeko 8,5 kilometro falta zirenean.
Ihesaldia behera bota ostean, lasterketa buruan geratu dira Geraint Thomas, Sep Kuujs, Primoz Roglic, Joao Almeida, Filippo Zana eta Eddie Dunbar. Zanak Dunbarrentzat lan egin eta atzean geratu da. Beraz, Giroa irabazteko faborito nagusiek lasterketa buruan ekin diote azken txanpari.
Almeidak piztu du sua helmugarako 6 kilometro falta zirenean, baina Kuujsek itxi egin du portugaldarrak irekitako zuloa. Hala ere, Thomasek erritmoa bizitu du eta aurrera joan da Almeidarekin batera; Roglicek metro batzuk galdu ditu, eta atzean geratu da Kuujs taldekidearekin eta Dunbarrekin batera. Pixkanaka-pixkanaka, abantaila handitzen joan dira Thomas eta Almeida; Roglic ahalik eta denbora gutxien galtzen saiatu da.
Azkenean, Almeida nagusitu da esprintean, Thomas bigarren izan da eta Roglic lehen biekiko 25 segundora helmugaratu da, hirugarren postuan.
16. etapako sailkapena
1 - ALMEIDA João (UAE) 5:53:27
2 - THOMAS Geraint (INEOS) d.b.
3 - ROGLIC Primož (Jumbo) +0:25
4 - DUNBAR Eddie (Jayco AlUl d.b.
5 - KUSS Sepp (Jumbo) +1:03
6 - VAN WILDER Ilan (Soudal) +1:16
7 - CARUSO Damiano (Bahrain) d.b.
8 - RUBIO Einer Augusto (Movistar) d.b.
9 - DE PLUS Laurens (INEOS) d.b.
10 - ARENSMAN Thymen (INEOS) d.b.
Sailkapen nagusia
1 - THOMAS Geraint INEOS Grenadiers 67:32:35
2 - ALMEIDA João UAE Team Emirates +0:18
3 - ROGLIC Primož Jumbo-Visma +0:29
4 - CARUSO Damiano Bahrain - Victorious +2:50
5 - DUNBAR Eddie Team Jayco AlUla +3:03
6 - KÄMNA Lennard BORA - hansgrohe +3:20
7 - ARMIRAIL Bruno Groupama - FDJ +3:22
8 - LEKNESSUND Andreas Team DSM +3:30
9 - ARENSMAN Thymen INEOS Grenadiers +4:09
10 - DE PLUS Laurens INEOS Grenadiers +4:32
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Niedermaierrek, bigarren, eta Van der Breggenek, hirugarren, osatu dute podiuma, eta Longo Borghinik irabazi du azken etapa.
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Izotzezko plaka bat errepidera erortzeko arriskuagatik, etapa laburtu egin behar izan dute, eta lasterketa Finestre mendatean bukatu da, ondorengo jaitsiera eta Sestriererako azken igoera bertan behera utzita.
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Longo Borghinik (UAE) 5 segundo kendu dizkio Anna van der Breggeni (SD Worx), horrek izan duen sustoa aprobetxatuta.
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon
Txirrindulari italiar batek azken 25 urteetan inoiz lortu ez duena erditsi du Balsamok. Bera baino lehen, Fabiana Luperinik (1996) eta Greta Zoccak (2001) bakarrik lortu zuten balentria.
Volleringek irabazi du Santo Stefano di Cadoren eta Van der Breggenek maglia arrosari eutsi dio
FDJ United-Suez taldeko herbeheretarrak esprintean gainditu ditu Van der Breggen herrikidea eta Niedermaier alemaniarra. Van der Breggenek minutu bateko aldea du Volleringekiko sailkapen nagusian, 01:24koa Niedermaierrekiko eta 02:01ekoa Holmgrenekiko.
Van der Breggenek Balsamoren diktadurarekin amaitu eta maglia arrosa jantzi du kronoigoeran
SD Worx-Protime taldeko herbeheretarrak irabazi du laugarren etapako erlojupekoa, 12,7 kilometroko igoera, Belluno eta Nevegal artean. Elisa Balsamo italiarrak, aldiz, ikaragarri sufritu eta bederatzi minutu baino gehiago galdu ditu helmugan.
Elisa Balsamo italiarrak, hirutik hiru Italiako Giroan
Lidl-Trek taldeko txirrindulariak irabazi du Giroko hirugarren etapa, beste egun batez azken esprinta irabazita. 156 kilometroko etapa Bibione eta Buja artean jokatu da.
Honela geratu da 2026ko Italiako Giroko podiuma
Jonas Vingegaard (Visma) izan da 2026ko Italiako Giroko irabazlea. Felix Gall (Decathlon) bigarren izan da eta Jai Hindlay (Red Bull) hirugarren. Bestalde, Afonso Eulaliok (Bahrain) gazte onenaren maillota irabazi du, Giulio Cicconek (Lidl-Trek) eskalatzaileena eta Paul Magnierrek (Soudal) puntuena.
Vismak xanpainarekin ospatu du Vingegaarden garaipena Giroan
Jonas Vingegaardek ziurtatuta zuen garaipena Italiako Giroko azken etapa jokatu aurretik. Gauzak horrela, bere taldeak lasai hartu du ibilbidea eta xanpainarekin ospatzeko aprobetxatu dute.
Vingegaard txirrindularitzaren olinpoan sartu da, Giroa irabazita; Milan nagusitu da azken etapan
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari daniarrak irabazi du 2026ko Italiako Giroa, hiru astez erakutsitako nagusitasunari esker, batez ere mendiko etapetan ia erabakita utzita. Garaipen honekin, hiru itzuli handiak eskuratu ditu. Jonathan Milan italiarrak, bere aldetik, azken etapa irabazi du esprint ikusgarri batean.