Soudal taldeko beste lau txirrindularik Giroa utzi dute covidarengatik
Soudal Quick-Step taldeko beste lau txirrindularik (Jan Hirt, Josef Cerny, Louis Vervaeke eta Mattia Cattaneo) Italiako Giroa utzi dute asteazken honetan, covid-19an positibo eman ostean, Belgikako taldeak berak jakitera eman duenez.
"Remco Evenepoelek igandean positibo eman ondoren, beste proba txanda bat egin zitzaien Italian dabiltzan txirrindulariei eta langileei, eta, tamalez, Jan Hirt, Josef Cerny, Louis Vervaeke eta Mattia Cattaneo ez daude lasterketan jarraitzeko moduan", adierazi du Soudalek ohar batean.
Aipatu oharrean, igandean Remco Evenepoel liderrak lasterketa utzi ostean izandako azken gertakariak azaldu ditu Toon Cruyt taldeko medikuak.
"Igande gauean Remcok positibo eman ondoren, astelehen goizean ondo sentitzen ez ziren beste bi txirrindulari izan genituen, baina negatibo eman zuten antigenoen proban. Beraz, PCR proba bat egin zitzaien gainerako zazpi txirrindulariei, eta horien emaitzetan lau positibo agertu ziren. Lasterketan jarraitzen duten hiru txirrindulariei eta langileei osasun jarraipena egiten segituko dugu", adierazi du Cruytek.
"Onena opa diegu (positibo eman duten txirrindulariei) senda daitezen, eta zorte handia lasterketan geratzen diren txirrindulariei", dio oharrak.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon