Bahrain Victorius taldeak Mikel Landa eta Pello Bilbao hautatu ditu Italiako Girorako
Bahrain Victoriusek astelehen honetan ofizial egin duenez, Mikel Landa eta Pello Bilbao euskal txirrindulariak hautatu ditu ostiralean hastekoa den Italiako Girorako taldean.
Bahrain Victoriusek adierazi duenez, murgiarra izango da taldeko liderra, eta Giroa irabaztea du helburu nagusi. Horretarako, gernikarraren laguntza izango du etapa mendiko etapetan; bizkaitarra sasoi onean dabil, berriki Euskal Herriko Itzulian eta Alpeetako Tourrean erakutsi duenez.
Haiekin batera, Andaluziako Itzulian garaile izan den WoutPoels eta Santiago Buitrago ibiliko dira tarte menditsuetan. Erlojupeko esloveniar txapeldun Jan Tratnik eta Domen Novak ere irtengo dira ostiralean Budapesten (Hungaria), Giroko lehen etapan, bai eta Jasha Sutterlin eta Phil Bauhaus esprinterra ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon