2022ko Giroak mendiko 6 etapa izango ditu, eta horietako 4 gainaldean amaituko dira
Maiatzaren 6tik 29ra jokatuko den Italiako Giroaren 2022. edizioak mendiko 6 etapa izango ditu, eta horietako 4 gainaldean amaituko dira, lasterketa arrosako antolatzaileek asteazken honetan jakinarazi dutenez.
Sei jardunaldi erabakigarri izango dira sailkapen orokorrari begira. Elastiko arrosaren azken irabazlea izandako Egan Bernal kolonbiarraren arabera, ibilbide oso gogorra osatzen dute etapok, tartean Etna eta Mortiroloko igoerak egongo direlarik.
"Goi-mendiko sei etapa hauekin argi dago 2022ko Italiako Giroa oso gogorra izango dela. Etnako lehen mendatea garrantzitsua izango da, eta sailkapen nagusian aldeak eragingo ditu lasterketaren lehen astean % 100ean ez daudenen artean. Gero, Mortirolo gisako igoera mitikoak egongo dira, non txapeldun handiek txirrindularitzaren historiako kapitulu garrantzitsuak idatzi dituzten, Pantani eta beste txirrindulari askok bezala, Bernalek adierazi duenez.
Honako hauek izango dira mendiko 6 etapak:
1- Avola – Etna (166 kilometro, 3.590 metroko desnibelarekin).
2- Isernia – Blockhaus (187 kilometro, 4.990 metroko desnibelarekin).
3- Rivarolo Canavese – Cogne (177 kilometro, 4.030 metroko desnibelarekin).
4- Saló – Aprica (200 kilometro, 5.440 metroko desnibelarekin).
5- Ponte Di Legno – Lavarone (165 kilometro, 3.740 metroko desnibelarekin).
6- Belluno – Marmolada (Passo Fedaia) (167 kilometro, 4.490 metroko desnibelarekin).
Honakoak izango dira 2022ko Italiako Giroko etapak
1.a: maiatzak 6, Budapest – Visegrad (195 km)
2.a: maiatzak 7, Budapest – Budapest (9,2 km)
3.a: maiatzak 8 Kaposvar – Balatonfüred (201 km)
4.a: maiatzak 10, Avola – Etna (166 km)
5.a: maiatzak 11, Catania – Messina (172 km)
6.a: maiatzak 12, Palmi – Scalea (192 km)
7.a: maiatzak 13, Diamante – Potenza (198 km)
8.a: maiatzak 14, Napoli – Napoli (149 km)
9.a: maiatzak 15, Isernia – Blockhaus (187 km)
10.a: maiatzak 17, Pescara – Jesi (194 km)
11.a: maiatzak 18, Santarcangelo di Romagna - Reggio Emilia (199 km)
12.a: maiatzak 19, Parma – Genoa (186 km)
13.a: maiatzak 20, Sanremo – Cuneo (157 km)
14.a: maiatzak 21, Santena – Turin (153 km)
15.a: maiatzak 22, Rivarolo Canavese – Cogne (177 km)
16.a: maiatzak 24, Saló – Aprica (200 km)
17.a: maiatzak 25, Ponte di Legno – Lavarone (165 km)
18.a: maiatzak 26, Borgo Valsugana – Treviso (146 km)
19.a: maiatzak 27, Marano Lagunare - Sanctuaire de Castelmonte (178 km)
20.a: maiatzak 28, Belluno - Marmoloda (Passo Fedaia) (167 km)
21.a: maiatzak 29, Verona-Verona (17 km)
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Niedermaierrek, bigarren, eta Van der Breggenek, hirugarren, osatu dute podiuma, eta Longo Borghinik irabazi du azken etapa.
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Izotzezko plaka bat errepidera erortzeko arriskuagatik, etapa laburtu egin behar izan dute, eta lasterketa Finestre mendatean bukatu da, ondorengo jaitsiera eta Sestriererako azken igoera bertan behera utzita.
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Longo Borghinik (UAE) 5 segundo kendu dizkio Anna van der Breggeni (SD Worx), horrek izan duen sustoa aprobetxatuta.
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon
Txirrindulari italiar batek azken 25 urteetan inoiz lortu ez duena erditsi du Balsamok. Bera baino lehen, Fabiana Luperinik (1996) eta Greta Zoccak (2001) bakarrik lortu zuten balentria.
Volleringek irabazi du Santo Stefano di Cadoren eta Van der Breggenek maglia arrosari eutsi dio
FDJ United-Suez taldeko herbeheretarrak esprintean gainditu ditu Van der Breggen herrikidea eta Niedermaier alemaniarra. Van der Breggenek minutu bateko aldea du Volleringekiko sailkapen nagusian, 01:24koa Niedermaierrekiko eta 02:01ekoa Holmgrenekiko.
Van der Breggenek Balsamoren diktadurarekin amaitu eta maglia arrosa jantzi du kronoigoeran
SD Worx-Protime taldeko herbeheretarrak irabazi du laugarren etapako erlojupekoa, 12,7 kilometroko igoera, Belluno eta Nevegal artean. Elisa Balsamo italiarrak, aldiz, ikaragarri sufritu eta bederatzi minutu baino gehiago galdu ditu helmugan.
Elisa Balsamo italiarrak, hirutik hiru Italiako Giroan
Lidl-Trek taldeko txirrindulariak irabazi du Giroko hirugarren etapa, beste egun batez azken esprinta irabazita. 156 kilometroko etapa Bibione eta Buja artean jokatu da.
Honela geratu da 2026ko Italiako Giroko podiuma
Jonas Vingegaard (Visma) izan da 2026ko Italiako Giroko irabazlea. Felix Gall (Decathlon) bigarren izan da eta Jai Hindlay (Red Bull) hirugarren. Bestalde, Afonso Eulaliok (Bahrain) gazte onenaren maillota irabazi du, Giulio Cicconek (Lidl-Trek) eskalatzaileena eta Paul Magnierrek (Soudal) puntuena.
Vismak xanpainarekin ospatu du Vingegaarden garaipena Giroan
Jonas Vingegaardek ziurtatuta zuen garaipena Italiako Giroko azken etapa jokatu aurretik. Gauzak horrela, bere taldeak lasai hartu du ibilbidea eta xanpainarekin ospatzeko aprobetxatu dute.
Vingegaard txirrindularitzaren olinpoan sartu da, Giroa irabazita; Milan nagusitu da azken etapan
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari daniarrak irabazi du 2026ko Italiako Giroa, hiru astez erakutsitako nagusitasunari esker, batez ere mendiko etapetan ia erabakita utzita. Garaipen honekin, hiru itzuli handiak eskuratu ditu. Jonathan Milan italiarrak, bere aldetik, azken etapa irabazi du esprint ikusgarri batean.