Gaviria: 'Viviani deskalifikatzea gehiegizkoa izan da, bera da irabazlea'
Fernando Gaviriak (UAE Emirates) irabazi du Italiako Giroko hirugarren etapa, hasieran garaile izan den Elia Viviani deskalifikatu egin baitute epaileek, esprintean legez kontrako maniobra bat egiteagatik. Gaviria eta Viviani taldekide ohiak izan ziren.
"Oso zaia da pozik egotea lagun bati horrelako zerbait gertatzen zaionean. Nire ustez, Vivianik ez du legez kontrako ezer egin. Niretzat, bera da irabazlea", adierazi du txirrindulari kolonbiarrak.
Gaviriak esan duenez, "Viviani deskalifikatzearen erabakia gehiegizkoa izan da. Berak ez du inor kaltetzea bilatu, etapa irabaztea nahi zuen, ez inor baztertu. Viviani ez da legez kontrako maniobrak egiten dituen txirrindulari bat, oso ona da, eta triste nago beragatik".
Zure interesekoa izan daiteke
2027ko Italiako Giroa Triesten hasiko da eta bi erlojupeko izango ditu
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon